fbpx ESPIRITUALITATEA BIHOTZETIK ETA ARRAZOITIK LANTEGIA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

ESPIRITUALITATEA BIHOTZETIK ETA ARRAZOITIK LANTEGIA

ESPIRITUALITATEA BIHOTZETIK ETA ARRAZOITIK LANTEGIA

Ikusten dugu, gaur egun, baita Elizaren testuinguruetan ere, zaila dela alderdi espirituala zaintzea, eta ez gure gizarteko bizimodu bizkorraren ondorioz bakarrik, baita espiritualtasuna ulertzeko moduagatik ere, uste baita ohikoak ez diren espazioak eta denborak behar direla horretarako, eta guztien eskura ez dagoen aukeratzat jotzen delako.

Alabaina, espiritualitatea giza dimentsio bat da, bizitzaren zentzurik sakonenarekin lotua, "ez dago gorputzetik edo naturatik edo mundu honetako errealitateetatik deskonektatuta; aitzitik, haiekin eta haietan bizi da, inguratzen gaituen guztiarekin elkartuta” (LS 216), eta eskaintzen digu “bizi-kalitatea ulertzeko beste modu bat, bizimodu profetikoa eta kontenplaziozkoa sustatzen duena” (LS 222).

Helburua

“Espiritualitatea bihotzetik eta arrazoitik” izeneko lantegi honen xedea da, alde batetik, espazio fisiko egonkor bat eskaintzea, eta, bestetik, giza espazio eroso bat, “Betania”-n bezala, nahi duenari, hilean behin, bere buruarekin eta gainerakoekin lasaitasunetik eta entzute sakonetik topo egiteko aukera emateko. “Pilak kargatzeko” eta bihotza biziberritzeko giza eremu bat.

Metodologia

Lantegiko metodologia aktiboa izango da beti. Saio bakoitzean, zenbait jarduera proposatuko ditugu, eta, hasierako isilune baten ostean, bateratze-lana egingo da taldearekin. 

Non

ALDAPETA MARIA IKASTETXEA (DONOSTIA).

Laguntzailea

ELENA ANDRÉS SUÁREZ.

Hartzaile publikoa

Erakundeko langile kontratatuak eta boluntarioak.

Iraupena

bi ordu eta erdi.

Egutegia

17:00etatik 19:30era

2024ko urriaren 24a HIRUGARREN OSTEGUNA
Azaroak 14 BIGARREN OSTEGUNA
Abenduak 12 BIGARREN OSTEGUNA
2025eko urtarrilaren 16a HIRUGARREN OSTEGUNA
Otsailak 20 HIRUGARREN OSTEGUNA
Martxoak 20 HIRUGARREN OSTEGUNA
Apirilak 10 BIGARREN OSTEGUNA
Maiatzak 22 HIRUGARREN OSTEGUNA
Ekainak 12 BIGARREN OSTEGUNA

Oharrak

Lantegiak bilakaera egokia izan dezan, garrantzitsua da ahalik eta saio gehienetan parte hartzea. Edukiera mugatua denez, urriaren 22a baino lehen jakinaraziko dizugu lantegian plaza baduzun ala ez.

IZEN-EMATEAK: 2024KO URRIAREN 18RA ARTE