Skip to main content

LOR DEZAGUN HOBEKUNTZA PERTSONA GUZTIENTZAT

Datu makroekonomikoek adierazten digutesusperraldi ekonomiko bat dagoela, eta azpimarratu nahi dugu garrantzitsua dela hobekuntza sozial hori pertsona guztiengana iristea.

Egin dezagun ahalegin bat hobekuntza horiek bereziki oraindik beren bizi proiektua osatu gabe duten gazteengana, eta beren kargur adingabeak dituzten eta prestakuntza jasotzeko, lan egiteko eta zaintza-lanak kontziliatzeko zailtasunak dituzten emakumeengana irits daitezen. Eta  angabezian dembora asko daramaten pertsonak, krisi ekonomikoaren eraginez lan merkatutik kanpo geratu zirenak, eta egun ere at jarraitzen dutenak.

Horren alde egiten dugu, ekonomia solidarioaren alde, zeinak gizarte-eragile, enpresa, administrazio publiko, gizarte-erakunde eta gizarte osoa egiten baitu pertsona guztientzako lanproiektu inklusiboak bilatzearen erantzule.

Lagundu

Caritasek artatutako pertsonak lan-merkatuan sar daitezela erraztuz. // Gure okupazio-zentroei jarduna emanez. // Caritasen gizarte-ekintzaren alde lan eginez eta haren kanpainak hedatuz erakundearen komunikabideen bitartez edo ekimen bat antolatuta erakundearen alde. // Profesionalei lan-orduak utziz, gai zehatzetan puntualki edo errgulartasunez lagundu dezaten.

Jarri gurekin harremanetan

Telefonoa

Lagundu iezaguzu beharra duten pertsonei laguntzen.
Pertsona horien guztien izenean, mila esker!

Egin zaitez bazkide

Entzutea, irri egitea, laguntzea, paseatzea...
Boluntario izateak adierazten du ongien honako hau: “doan jaso duguna, doan eman behar dugu”.

Egin zaitez boluntario

Ekonomia solidarioa

Enpresekin eta fundazioekin batera, lankidetza-proiektuak egin nahi ditu GIPUZKOAKO CARITASek, eragile ekonomikoak gehiago inplika daitezen gizarte-ongizatearen garapenean.

Enpresa bat, fundazio bat, enpresa-elkarte bat edo bestelako gizarte-eragile bat bazarete eta zuen enpresa-filosofiak bat egiten badu GIPUZKOAKO CARITASek sustatutako baloreekin, lankidetza-harreman bat egin nahi dugu, GIPUZKOAKO CARITASek artatutako pertsona zaurgarrienen eta baztertuenen pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko helburuarekin.