Skip to main content
MAIATZAK 19, ISILUNE ZIRKULUAK
MAIATZAK 19, ISILUNE ZIRKULUAK
ISILUNE ZIRKULUAK

 HARRERA ABEGI-ONA

 

Isiltasunaren Zirkulua indarkeriarik gabeko ekintza da, etorkinei, errefuxiatuei eta era guztietako mugetan dauden pertsonei elkartasuna adierazteko. Pertsona asko bizi diren egoera ezegonkorra dela uste duen herritarren mugimendua da. Legeak egiten dituztenen, aplikatzen dituztenen eta haien izenean egiten direnen kontzientziara jotzen du, pertsonen duintasunarekin begirunetsuagoa izango den  politika bultzatu dezaten.

 

Era berean, gizarteari interpelazio-elementu bat sortzen, barneratzen eta gizarteratzen lagundu nahi dio, pertsona askok Europan jasaten duten egoera larriaren inguruan. Ekintza 2007an jarri zen abian Frantzian, eta hilean behin 10.000 lagun inguru biltzen dira 120 hiri baino gehiagotan. Ekimen honetan parte hartzeko deia, Estatu osoko hiri askotan luzatzen da.

 

Nondik norakoa: kontzentrazio isila, hilean behin, ordu laurden batez, gure errealitate sozialaren bidegabekeria salatzeko.

 

Lekua: Gipuzkoa plaza (Donostia)

Data: Hileko hirugarren ostegunetan.

Ordua: 19:30etatik 19:45etara

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.