fbpx MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN EGUNA
MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN EGUNA
8 marzo

CARITAS GIPUZKOAKO BERDINTASUN BATZORDEA


Elizaren Doktrina Sozialak zera adierazten digu, eskubideak, unibertsalak eta bortxaezinak direla, eta ezin zaiela inola ere uko egin. Emakumeen legezko eskubideak ere gogorarazten dizkigu, emakumeak eta gizonak duintasun bera dutela uste sendotik abiatuta.

CARITAS GIPUZKOA guztiz bat dator emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioarekin. Emakumeen aurka egiten diren, era guztietako, desberdintasun eta indarkeriaren kontra agertzen da.

Dokumentua

BATEGINIK


Gizaideko eta CARITAS GIPUZKOAko programa eta egoitzetan, emakumeen gizarte-eskubideak onesten ditugu: hezkuntza, botoa...

Eskuratu gabeko eskubideak eta aukera-berdintasunerako erronkak ere ez ditugu ahazten. Egin dezagun borroka elkarrekin, gure inguruan eta munduan lortzeke ditugun eskubideak eskuratzeko: soldata-berdintasuna, etxeko langileen lana onartzea...

Begira dezagun non hautsi den katea, berdintasunaren alde lanean jarraitzeko.

MARTXOAK 8: ESKUBIDEDUN MIGRATZAILEAK SAREAREN MANIFESTUA


Migratzaileen Sareak zera gogorarazten digu: “Eskatzen dugun berdintasuna ez da gure bizimoduan eta aurrerapen pertsonalean eusten den pribilegio bat, beste emakume ikusezinago batzuek gure hirietan desberdinatsun -eta indarkeria- maila handiagoak jasaten dituzten bitartean.

Berdintasunezko gizartea eskubide sozialak kaltetuen dituztenekin batera eraikitzen dugu, eta horientzat aukera errealak eta zehatzak biderkatzen ditugu. Emakume horiek aintzat hartzen ez baditugu, berdintasunaren aldeko mugimenduaren egingo dugun baturak zero izarten jarraituko du edo arrakala zabaldu egingo da”.

Manifestua

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.