Skip to main content
Pedalkada solidarioak
Pedalkada solidarioak
caja rural pedaladas solidarias

Joan den Espainiako Txirrindularitza Itzulia hastear zela (Irun, urriaren 20a – Madril, azaroaren 8a), Caja Rural-Seguros RGA taldeak elkartasun ekimen baten berri eman zuen: itzuliko etapa bakoitzean (18 guztira), txirrindulari taldeak sare sozialetan jasotzen zituen 1.000 'gustuko dut' bakoitzeko (18 guztira), 2.000 euro eman zizkion Caritasi.
 
Bai txirrindulari-taldeak, bai taldearen babesleak, premia gehien duten pertsonak lagundu nahi izan zituzten Caritasek bultzatutako “Elikatzeko eskubidea” kanpainaren baitan.
 
‘1000 gogoko ditut’ ekimenak harrera bikaina izan zuen, eta iragan otsailaren 5ean, CARITAS GIPUZKOAk 2.000 euroko txekea jaso zuen.
 
Ekitaldian, Jose Ramon Aramendi, CARITAS GIPUZKOAko zuzendariak, Iñigo Calafellek, Rural Kutxaren izenean, eta Aritz Bagües Caja Rural-Seguros RGA taldeko txirrindulari errenteriarrak parte hartu zuten.  
 
MILESKER Caja Rural-Seguros RGA txirrindulari taldeari, bere eskuzabaltasunarengatik!

 

ELIKADURA ESKUBIDEA:
AUTONOMÍA ETA DUINTASUNEZKO ELIKADURA

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.