fbpx Ekintza, lurraldean bertan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Ekintza, lurraldean bertan

Lehen harrera

Frantzisko aita santuak gogorarazten digu zer den eta zer izatera deituta dagoen parrokia-komunitatea: komunitateen komunitatea da, egarri direnentzako santutegia, han edan ondoren bidean jarrai dezaten; benetan bat egiteko eta parte hartzeko esparrua da.

Caritasen egiteko nagusia pertsonei harrera egitea da, haien egoerak entzutea, eta gizarteratzeko nahiz lan-munduan sartzeko prozesuan lagun egitea. Harrera hori parrokietako Caritasetan hasten da, batez ere; hau da, gure herrietan eta hirietako auzoetan.

Harrera espezifikoa

Gizarte-langileen talde batek laguntzen du parrokiako harrera-lan horretan, eta egoerarik konplexuenak bere gain hartzen ditu, erakundearen baliabideak koordinatuz eta beste gizarte-erakunde batzuekin elkarlanean arituz.

Komunitate-animazioa

Talde honek parrokiako komunitatean karitatea bultzatzen laguntzen die parrokietako Caritasei, gizarte-partaidetzaren bidez errealitatea eraldatzeko.

 Salamanka pasealekua
 lurralde@caritasgi.org
 943 440 744

Zertan datza harrera?

Gure egitekoa da sostengua ematea oinarrizko beharrizanak estaltzen laguntzeko, laguntza-prozesu horren bidez pertsonen sustapena, garapena eta parte-hartze aktiboa bultzatzeko.

Harrera eta laguntza topaketa eta elkarrizketa dira, batez ere, beharrizanak dituen pertsonak sentitzen baitu norbaiten sostengua duela, bai beharrizan materialei dagokienez eta bai haren bizitza-proiektuan ere.

Zehazki, zailtasun-egoeran daudenei ematen diegu laguntza eta arreta. Eta sostengu material zein sozialekin erantzuten diegu, haien gaitasunak sendotzeko prozesuan lagunduz.

Caritasen prest gaituzu entzuteko, eta bizi duzun egoera zail horretan laguntza emateko.

Caritasen prest gaituzu entzuteko, eta bizi duzun egoera zail horretan laguntza emateko.

Entzutea, irri egitea, laguntzea, paseatzea...
Boluntario izateak adierazten du ongien honako hau: “doan jaso duguna, doan eman behar dugu”.