fbpx ABENDUAk 5 BOLUNTARIOAREN EGUNA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
ABENDUAk 5 BOLUNTARIOAREN EGUNA
ABENDUAk 5 BOLUNTARIOAREN EGUNA
CORAZON VOLUNTARIOS

Boluntarioen Nazioarteko Eguna egun aproposa da CARITAS GIPUZKOAko boluntarioek urte osoan egiten duten lan handia ikusarazteko eta aintzatesteko.

Entzuteko, pertsonak zaintzeko eta justiziaren eta maitasunaren bidez bizitza hobea izateko aukerak sortzeko lana.

Hori dela eta, gaur, Gipuzkoako artziprestalde guztietan, Eibarren, Arrasaten, Zarautzen, Azpeitian, Beasainen, Zumarragan, Andoianen, Tolosan, Lasarte-Orian, Errenterian, Pasaian, Irunen, Hondarribian, eta baita Donostiako Antiguan, Amaran, Grosen, Bidebietan eta Salamanca pasealekuan ere, Gure BIHOTZA jarri dugu.

Bihotz berezia, bere denboragatik, konpromisoagatik, kezkagatik eta gizarte bidezkoago eta gizatiarrago bat eraikitzeko elkartasunagatik boluntarioei eskerrak emateko.

Eskerrik asko

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.