fbpx BIDETIK 2021 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
BIDETIK 2021
BIDETIK 2021
BIDETIK 2021

Joan den martxoaren 4an, “Covid-aren eragina Pastoral Soziokaritatiboan. Argi-itzalak”, izenburupean, BIDETIK 2021 ospatu genuen, hau da, Pastoral Soziokaritatiboaren jardunaldia (Osasun Pastoraltza, Espetxe Pastoraltza eta CARITAS GIPUZKOA).

Xabier Andonegik, Pastoral Sozialaren bikarioaren agurraren, eta otoitzaren ondoren, Alboan Fundazioko zuzendari Mar Magallónek, Jesusen Lagundiak sustatutako GKEaren partaideak, “Pandemiaren eragina Pastoral Soziokaritatiboan” hitzaldia eskaini zuen.

PONENCIA de MAR MAGALLONen HITZALDIA

 

Karmele Amundarain, Espetxe Pastoraltzako kidea da. BIDETIK 2021ean, “Más distancia social ¿Más aislamiento social?” hitzaldiaren eskutik, Martuteneko espetxeko presoek, eta bertara joaten diren boluntarioek, pandemian zehar bizi izan dituzten errealitateak partekatu zituen.

Joxe Mari Landa izan zen BIDETIK 2021eko hirugarren hizlaria. Osasun Pastoraltzako arduradunak “Tiempo de palmeras” izenburupean pandemiak eragindako gaixoen inguruan hausnarketa sakona eskaini zuen.
 

PONENCIAS de KARMELE AMUNDARAIN / JOSE MARI LANDAren HITZALDIA (Espetxe eta Osasun Pastoraltza)

CARITAS GIPUZKOAko Caritaseko “Komunikazio eta Eragin publikoa, Formazioa eta Boluntariotza” arloko arduraduna den Mabel Cenizok, BIDETIK 2021ean, bizitzen ari garen urte hain bereziaren inguruan, bere gogoeten berri eman zuen “Pandemiak Pastoral Soziokaritatiboan duen eragina” hitzaldiaren eskutik.

PONENCIA de MABEL CENIZOren HITZALDIA (Caritas Gipuzkoa)

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.