fbpx IRAILAK 22ko KANPAINA | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
IRAILAK 22ko KANPAINA
IRAILAK 22ko KANPAINA
IRAILEKO KANPAINA

IRAILEKO KANPAINA


Konpromisoa lantzea gure ardatzetariko bat da. "Begiratu eta Hurbildu zaitez", jarrera horrek, Caritas zer den erakustea du helburu: pertsonen bizitza hobetzea. Nola? "Martxan jarriz zure konpromisoa". Hau da, munduan izateko eta egoteko modu bat.

Inguruan ditugun hainbat lagunen oinazea eta sufrimenduaren aurrean, utzi alde batera bizitza azkarra eta arretaz begiratu. Errealitatearekin, pertsonekin eta munduarekin beste modu batean aritu gaitezen elkarrekintzan, arreta osoa abiapuntu hartuta. Era honetan, bakarrik daudenen bide-lagun izango zara: konpromisoan poztasuna aurkituko duzu. Hori dela eta, premiazkoa da, egunero-egunero, entzute aktiboa eguneratzea: hurbildu eta samurtasunez zaindu. Kasu egin, errealitateak eskatzen digun horri erantzuteko gai izateko.

Gure konponbideekin beste pertsonaren ertzera iritsi baino lehen, garrantzitsua da, aurretik, bere historia entzutea. Era horretan, bakar-bakarrik, eskaini ahal izango diogu bakoitzari bere lekua. Horrela, norabide bikoitzeko bideak eraiki eta ehundu ahal izango ditugu non guztiok justizia eta ekitate harremanetan zerbitzatu eta zerbitzatzen ikasi dezagun.

Elkarrizketa sozial berri batean sartu behar dugu gauzak sendatu eta aldatzeko. Ez bakarrik gure begiradatik, ikuspegi global eta partekatuago batetik baizik. Harrera, beste pertsona bat hautemateko modu desberdina da, Topaketa bultzatzeko.

Topaketak besteengana, beste era batera hurbiltzeko aukera ematen digu. Guraririk gabe. Hurbiltasunetik. Bertatik bertara. Eta entzun, hartu, ulertu... ondoren, elkarrekin, geure buruari galdetu ahal izango diogu zer egin dezakegun minak sortzen duena hobetzeko.

Pertsona behartsuekin, gaixoekin, atzerritarrekin, bakarrik bizi diren adineko pertsonekin, presoekin, etxerik gabeko pertsonekin… hunkitzen ikasi dezagun, beraien eta gure bizitzen arteko distantzia laburtzeko. Begi-bistako pertsonak. Pertsonen begiradak ukitu eta laztandu. BEGIRATU eta HURBILDU ZAITEZ.
 

kartelak / Carteles

 

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.