fbpx Berriak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Pertsona Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldia
Pertsona Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldia

1914tik ospatzen da Pertsona Migratzaile eta Errefuxiatuaren Munduko Jardunaldia. Aukera ona da batera eta bestera doazen pertsona zaurgarrien inguruko kezka adierazteko. Erronka askori egin behar dieten bitartean, beraien alde borroka egiteko, lan egiteko, partekatzeko, otoitz egiteko... unea. Eta, jakina, baita migrazioek eskaintzen dituzten aukerez sentsibilizatzeko ere.

 

Azpeitia: hurrengo informazio-saioak
Azpeitia: hurrengo informazio-saioak

Apirilean Azpeitian izango gara boluntario izateko informazio saioa eta Atzerritartasun Legearen inguruko tailerra eskaintzen.

 

· BOLUNTARIO IZATEKO INFORMAZIO-SAIOA

 

Boluntario izateko informazio-saioak Gipuzkoa osoan
Boluntario izateko informazio-saioak Gipuzkoa osoan

Ba al dakizu boluntario izateak zer esan nahi duen? Pertsona guztiei aukerak eskaintzen dizkien gizartea eraikitzen lagundu nahi duzu? Ez duzu denbora askorik baina bai laguntzeko grina?

Aurten, lehenengo aldiz, Caritas Gipuzkoak eskualdez-eskualde eskainiko ditu boluntario izateko informazio-saioak. Urritik hasi eta datozen astetan, Irun, Beasain, Andoain, Zarautz, Azpeitia, Eibar, Arrasate eta Donostian izango gara.

 

ALFABETATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
ALFABETATZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Txikienak pixkanaka-pixkanaka ari dira ikastetxeetara joaten, hilabeteak joan ezinik igaro ondoren. Covid-19ak hurrengo hilabeteetan euren hezkuntza baldintzatuko du, alfabetatzea, alegia. Erronka garrantzitsuak ditugu aurretik.

 

BAT EGIN DEZAGUN!
BAT EGIN DEZAGUN!

Bat egin Justiziaren alde! Estu lotu. Irmo batu. Egizu Justiziaren alde. Kanpainak 34 egun iraungo ditu. Baita 34 gau ere. 34 aldiz argituko da eguna, eta 34 ilunduko gurean, Bat egin Justiziaren alde izeneko kanpaina amaitu aurretik. Ez eman amorerik serio eutsi baizik. 

 

ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017
ETXERIK GABEKOAK: PERTSONAK GARA, ESKUBIDEAK DITUGU 2017

”Inor Ez Etxerik Gabe” kanpainaren 25. urteurrena ospatu dugunez, egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.

CARITAS GIPUZKOAk apustu sendoa egiten du pertsonen eskubideen alde: Etxe duin bat izateko eskubidearen alde. Osasun eskubidearen alde. Gizartebabeseko sistema izateko eskubidearen alde. Etxerik gabeko pertsonek ere eskubideak baitituzte. Beraz, defenda ditzagun!

 

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Oraindik ere emakume asko dira indarkeriaren biktima, emakume izateagatik bakarrik. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arabera, urte honetan 44 hildako eragin ditu indarkeria matxistak (2017ko azaroaren 10eko datua), 2016. urte osoan bezainbeste.

Video
https://youtu.be/QcsIrvLLLVI

 

HAURRAREN EGUNA
HAURRAREN EGUNA

Hezkuntza, oinarrizko eskubidea da CARITAS GIPUZKOArentzat, eta horrez gain, haurren ongizatearen zutabe nagusietako bat, Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasotzen den moduan. Beti ulertu izan dugun moduan, hezkuntza funtsezkoa da pertsonek beren autonomia-prozesuan aurrera egin dezaten.

Haurren afektibitate-, kognizio-, komunikazio- eta gizarte-gaitasunak garatzeko bitarteko erabakigarrienetako bat da. Beraz, hezkuntzaren arloan lan egitea pertsonei laguntzea da, bai beraiek bai beren familiek eta inguruak aldaketa eta garapen pertsonal bat izan dezaten.

Video
https://www.youtube.com/watch?v=O2fHRICNrE8&feature=youtu.be

 

Subscribe to Berriak