García Rocak (1999) dioenez, egunerokoaren kudeaketa da lan boluntarioaren ezaugarri nagusienetako bat.
Esaldi hori aintzat hartuta ospatzen dugu aurtengo Boluntarioen Nazioarteko Eguna, aukera ematen baitigu boluntarioek aurrean dituzten erronka batzuk marrazteko, haien balioa indartzeko (ez hainbeste zifren aldetik, egonkor mantentzen baitira), baizik eta ekintza solidario horren konpromiso moralak berekin daraman inpaktu sozial eta eraldatzailea handitzeko.