fbpx Bost emakume, bost ikuspegi berdintasunaren inguruan | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Bost emakume, bost ikuspegi berdintasunaren inguruan
Bost emakume, bost ikuspegi berdintasunaren inguruan
8m

Zein garrantzitsua den bizitzan erreferenteak izatea, inspiratuko gaituen eta/edo aurrera egitera bultzatuko gaituen norbait. Baina, nahikoa emakume erreferente ditugu?

Aurten, Caritas Gipuzkoaren zentroetan eta programetan boluntario gisa parte hartzen, lan egiten eta laguntza jasotzen dugun emakumeok hainbat emakume-erreferenteren bizitzan sakondu dugu. Concepción Arenal, Marie Curie, Santa Teresa de Jesús edo Malala Yousafzai batzuk besterik ez dira. Ezbeharraren aurrean hainbeste inspiratu duten hurbileko erreferentzia horiek, amak, amonak edo lagunak ahaztu gabe.

Guk erreferente horietako bat aukeratu dugu, Clara Campoamor, Donostiako kaleetan aurkitu dezakeguna, berdintasunerako bidean gauzak nola doazen kontatzeko. Nilsa, Lourdes, Ana, Karmen eta Vereniceren testigantzak entzutera gonbidatzen zaitugu. Caritas Gipuzkoarekin lotutako bost emakume dira.

Desberdinak garelako, anitzak, baina berdinak eskubideetan eta duintasunean. Hori dela eta, Emakumeak elkarrekin aurrera berdintasunaren alde.

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.