fbpx Formakuntza | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

FORMAKUNTZA

Beharrezko tresna da formazioa, hazteko, bai pertsona gisa, bai herritar gisa, bai eta profesional edo boluntario gisa ere. Inguruan gertatzen dena ulertzen laguntzeaz gain, ezagutzak izatea, tekniketan sakontzea, berrikuntzak egitea, jarrerak berrikustea eta trebetasun pertsonalak hobetzea proposatzen digu. Horren guztiaren helburua da gizarte-egoera ahulenean dauden pertsonekin dugun gizarte-laguntza hobetzea.

Formazioarekin lortu behar du pertsona hobeak izatea, adituagoak, errukitsuagoak, trebeagoak... Helburu horrekin, CARITAS GIPUZKOAk formakuntza ekimen ezberdinak antolatuko ditu hiruhileko honetan. Horren harian, zenbait gako hartu beharko dituzu kontuan.

1. Formazioa, zuretzat, egiten duzun lan sozialerako interesgarria izan dadila.

2. Bat etorri behar du zure espektatibekin edo ezagutza-mailarekin.

3. Ahal duzun neurrian, nahi duzun tailerreko saio guztietara joan ahal izatea.

4. Animatzen zaitugu, zure taldean, ikasteko gogoa partekatzea, eta beste pertsona batzuk prestatzera, eta orain arte ikasitakoa, tailerrean zabaltzera.

5. Ebaluatu tailerra, gure xedea bete dezagun behar ditugun prestakuntza proposamenetan erakunde gisa aurrera egiten jarraitzeko.

Benedicto XVI.ak “Caritas In Veritatis” (30) entziklikan dion bezala, “Karitateak ez du jakintza baztertzen; eskatu egiten du, sustatu eta barrutik animatzen du. Jakintza ez da soilik adimenaren lana bakarrik. (…) Jakintzarik gabe, itsua da lana, eta antzua da jakintza maitasunik gabe. Izan ere, benetako karitateaz adoretuta dagoena, burutsua da miseriaren arrazoiak aurkitzeko, miseriari aurre egiten dioten bitartekoak bilatzeko, hura ausarkeriaz menderatzeko.”