ESPIRITUALITATEA BIHOTZETIK ETA ARRAZOITIK LANTEGIA
ESPIRITUALITATEA BIHOTZETIK ETA ARRAZOITIK LANTEGIA
Ikusten dugu, gaur egun, baita Elizaren testuinguruetan ere, zaila dela alderdi espirituala zaintzea, eta ez gure gizarteko bizimodu bizkorraren ondorioz bakarrik, baita espiritualtasuna ulertzeko moduagatik ere, uste baita ohikoak ez diren espazioak eta denborak behar direla horretarako, eta guztien eskura ez dagoen aukeratzat jotzen delako.
Alabaina, espiritualitatea giza dimentsio bat da, bizitzaren zentzurik sakonenarekin lotua, "ez dago gorputzetik edo naturatik edo mundu honetako errealitateetatik deskonektatuta; aitzitik, haiekin eta haietan bizi da, inguratzen gaituen guztiarekin elkartuta” (LS 216), eta eskaintzen digu “bizi-kalitatea ulertzeko beste modu bat, bizimodu profetikoa eta kontenplaziozkoa sustatzen duena” (LS 222).
Helburua
“Espiritualitatea bihotzetik eta arrazoitik” izeneko lantegi honen xedea da, alde batetik, espazio fisiko egonkor bat eskaintzea, eta, bestetik, giza espazio eroso bat, “Betania”-n bezala, nahi duenari, hilean behin, bere buruarekin eta gainerakoekin lasaitasunetik eta entzute sakonetik topo egiteko aukera emateko. “Pilak kargatzeko” eta bihotza biziberritzeko giza eremu bat.
Metodologia
Lantegiko metodologia aktiboa izango da beti. Saio bakoitzean, zenbait jarduera proposatuko ditugu, eta, hasierako isilune baten ostean, bateratze-lana egingo da taldearekin. Aurten, Madeleine Delbrelen eskutik sartuko gara gogoetan eta bizipenean; emakume frantziarra da, mistiko kristaua, gizarte-langilea, entsegugilea eta poeta.
Non
ALDAPETA MARIA IKASTETXEA (DONOSTIA).
Laguntzailea
ELENA ANDRÉS SUÁREZ.
Hartzaile publikoa
Erakundeko langile kontratatuak eta boluntarioak.
Iraupena
bi ordu eta erdi.
Egutegia
17:00etatik 19:30era
Urriaren 5a
Azaroaren 9a
Abenduaren 14a
Urtarrilaren 11
Otsailaren 8a
Martxoaren 21a
Apirilaren 11
Maiatzaren 16a
Ekainaren 6a
Oharrak
Lantegiak bilakaera egokia izan dezan, garrantzitsua da ahalik eta saio gehienetan parte hartzea. Edukiera mugatua denez, urriaren 5a baino lehen jakinaraziko dizugu lantegian plaza baduzun ala ez.
IZEN-EMATEAK: 2023KO URRIAREN 3RA ARTE