Zer da Caritas
Frantzisko aita santuak dioen bezala, "Elizak bere herriari egiten dion laztana da Caritas". Pertsonaren garapen osoa lortzeko eta sustatzeko egiten dugu lan, eta aldi berean, gizartea sentsibilizatzen dugu, bidegabekeriak salatuz, mundua bidezkoagoa izan dadin.
Gure gizarte-balioak Elizaren gizarte-doktrinaren printzipioetan oinarrituta daude, eta halaxe jasota ditugu geure egitekoan, ikuspegian eta balioetan.
Caritasek, Elizaren karitatearen adierazle eta erakunde den aldetik, kristau- komunitate osoaren bidez jarduten du, gizartean gehien baztertuta eta alde batera utzita dauden pertsonen alde. Gizakia sustatzearen eta pertsonak osoki garatzearen alde lan egiten dugu, bai eta gizartea eraldatzeko ere. Horretarako, bidegabekeriak salatzen ditugu, eta gizarte-eredu bidezkoago bat bultzatzen.
Eginkizun hori gauzatzeko, Elizaren gizarte-doktrinaren printzipioetan oinarritzen da Caritas; besteak beste honako hauetan: pertsona eta giza duintasuna erdigunean jartzea; doakotasuna eta parte-hartzea, eta horrez gainera, unibertsaltasuna ere bai, pertsona guztiak hartzen baititu aintzat, bereizketarik gabe, bai eta munduan pobretutako herri guztiak ere.
Gure antolaketa
Gure antolaketaren gizarte-oinarria parrokietako Caritas da; hor hartzen ditugu parrokiaren auzoko, hiriko edo herriko pertsonarik babesgabeenak. Parrokia-sare horrekin batera, bazkide eta emaileek ere osatzen dugu Caritas, bai eta boluntarioz eta kontratatutako pertsonaz eratutako talde batek ere. Guztiok gaude gure beharra duten pertsonen zerbitzura.
Hau da gure Organigrama eta gure plan estrategikoa 2017-2021 Gipuzkoako Caritaseko elkarte osoaren partaidetzaz 2016an egina. Pertsonen aldeko gure gizarte-ekintza antolatzeko eta haien beharrei erantzuteko, 5 laguntza-arlo ezarri dira: ekintza lurraldean bertan; familia, emakumea eta haurrak; etxerik gabeko pertsonak; etxebizitza eta harrera-etxeak; eta ekonomia solidarioa.
GERTAKARIEN KOMUNIKAZIOA, PRESTAKUNTZA ETA BOLUNTARIOTZA
Arlo honetan, tresnak eta baliabide estrategikoak garatzen ditugu, Caritas osatzen dugunok kalitatez eta goxotasunez egin dezagun pertsonei laguntzeko gure lana, etengabeko ikaskuntzaren bitartez, bai eta, komunikazioaren eta esku-hartzearen bidez, Berri Ona izateko eta Jainkoaren Erreinua bilatzeko gure misioa betetzeko.
KUDEAKETA, ADMINISTRAZIOA ETA AHOLKULARITZA JURIDIKOA
Hemendik, Gipuzkoako Caritas osoko giza baliabideak eta baliabide tekniko nahiz ekonomikoak zuzentzen dira, diseinatzen dira, estaldura ematen zaie eta eusten zaie, elizbarrutiaren zeregin soziala betetze aldera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa sozial batzuetan parte hartzen du.
Aholkularitza juridikoko programak lege-arloko laguntza ematen die gure erakundeko sailetan artatutako pertsonei.
SENTSIBILIZAZIOA
Sentsibilizazio-jarduerak egiten ditugu, gizarte-errealitatea ezagutzen eta eraldatzen laguntzeko, eta pobrezia-egoeran nahiz baztertuta dauden pertsonekiko enpatia sortzen laguntzeko. Arlo honetan, ikastetxe askorekin batera lan egiten dugu, Caritasen presentzia eskatzen duten guztietan, gure zereginaren berri emateko eta gure gizarteari buruzko gogoeta egiten lagunduz mundu hobe bat lortzeko.
SentsibilizazioaLurralde-deszentralizazioa...
Pertsonaren neurrirako laguntza...
Lagun egitea...
...horiek dira Gipuzkoako Caritasen antolaketa-egitura berriaren oinarriak.