FAMILIA, EMAKUMEAK ETA HAURRAK
Arlo honetan, pertsonentzako eta familientzako baliabideak eskaintzen dira, zenbait laguntza-programaren bidez: eskola-esparrukoak, emakumearen esparrukoak eta familiaren esparrukoak. Gizarte-heziketako honako programa hauen bidez ematen da laguntza hau.Adore - Miriam - Bultzada
Salamanka pasealekua - Donostia
familia@caritasgi.org
943 440 744
ADORE
Lagun-egite sozialerako porgrama
Lagun-egite sozialaren helburua da familien eta/edo pertsonen gaitasunak indartzea eta hobetzea, autonomia eta gizarteratze handiagoa lor dezaten:
- Abilezia pertsonalak eta/edo harremanetarakoak garatuz.
- Sustapen pertsonala eta gizarte-sustapena errazteko ohiturak eta jarrerak hartuz.
Esku hartzeko esparruak: Osasuna, Hezkuntza, Etxebizitza, Lanerako Prestakuntza eta Gaikuntza, Justizia, Ekonomiaren kudeaketa, Familia-harremanak eta Bizikidetza-harremana.
Salamanka pasealekua - Donostia
familia@caritasgi.org
943 440744
MIRIAM
Emakumeen arreta osorako porgrama
GIPUZKOAKO CARITASeko Miriam programan, gizarte-ahultasuneko egoeran dauden emakumeei harrera egin eta arreta ematen diegu. Gure misioa emakumearen sustapen osoa lortzea da, dituen gaitasun eta ahalmenetatik abiatuta.
Giza prestakuntza eta lanerako heziketa egokia emanez, emakumeek ahalduntze pertsonal eta sozial handiagoa lortzea nahi dugu. Horregatik, programa honetan, prestakuntza eta ikaskuntzarako espazioak eskaintzen ditugu, biltzeko, harremanetarako eta hizketarako lekuak.
Kamino Kalea, 3 behea - Donostia
miriam@caritasgi.org
943 291 049
BULTZADA
Eskola-laguntzarako eta -jarraipenerako programa
Programa honen helburua da neska-mutilei beren eskolatzean eta sozializazioan lagun egitea, garapen pertsonal eta sozialerako erabakigarriak diren lehen etapa horiek sendotzeko. Jarduera hauek egiten ditu:
- Bitartekaritza-lana eskolarekin, familiarekin eta haurrekin, haurrek eskolan arrakasta izan dezaten bultzatzeko eta errazteko, hori gizarterako eta lan-munduan sartzeko tresna den aldetik.
- Familientzako informazioa, orientazioa eta aholkularitza, hezkuntzaren eta prestakuntzaren alorrean.
- Gizarte-hezkuntzako jarduerak, banakakoak nahiz taldekoak, neska-mutilen motibazioa eta autoestimua hobetzeko.
Salamanka pasealekua - Donostia
bultzada@caritasgi.org
943 440744