fbpx Ekonomia solidarioa | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Ekonomia solidarioa

Ekonomia solidarioa oso lotuta dago pertsonen eta herrien garapen osoarekin, garapen hori bultzatzen baitu, batez ere pobreenak eta baztertuenak direnena. Hori dela eta, arlo horretan lan egiten dugu, eta jarduera ekonomikoaren erdigunean pertsonak jartzen dituzten gizarte-proiektuak garatzen ditugu. Caritasek defendatzen duen ekonomia solidarioak, giza eskubideen zerbitzura egoteaz gain, gure planeta zaintzea lehenesten du.

 INFO +

 Salamanka pasealekua, 2, solairuartea - Donostia
 ekonomiasolidarioa@caritasgi.org
 943 440 744

LAMORUS

Lanerako prestakuntzarako lantegia

Gizarte-bazterketa eta bizitegi-bazterketa pairatzen duten pertsonei lanerako heziketa eta prestakuntza emateko lantegia da. Helburu nagusia pertsona horien sustapen pertsonala bultzatzea da, eta horretarako, autoestimua eta gizarte-trebetasunak lantzen dira, lanerako ohiturak irakasteaz gain.

Lantegiaren jarduera nagusia egunero lan-zeregin bat ematean datza, horrela lan-ohiturak, erantzukizuna eta motibazioa lantzen baitira, besteak beste. Pertsona horiei lagun egiteko elkarrizketa pertsonalak ere egiten dira hezitzailearekin.

 Jose Elosegi 111 behea, Donostia
 lamorus@caritasgi.org
 943 404 817

ESKUALDEKO PROGRAMAK

Baratzeen programa (Lazkao-Beasain), prestakuntza zentroa (Arrasate)

Lanerako heziketa eta prestakuntza ematen duten eskualde-programen misioa da lanbide-mailako ekintzak eta ekimenak egitea, Gipuzkoako lurralde osoan lana bilatuz, eta horretarako parrokietako Caritasei giza baliabideak eta laguntza materiala emanez.

Egun, Goierri eta Debagoiena aldean daude programarik adierazgarrienak: Goierrin, baratzeen programa bat dute, eta Debagoienan, baratzeez gain, lanerako heziketa eta prestakuntza emateko zentro bat (BIDEAN).

 Salamanka pasealekua, 2, solairuartea - Donostia
 ekonomiasolidarioa@caritasgi.org
 943 440 744

BIHOZDUN ENPRESAK

Caritas gipuzkoarekin, elkartasun, justizia, errespetu eta berdintasun balioak partekatzen dituzten enpresekin, Erantzukizun Sozial Korporatiboko ekintzak sustatzea du helburu

Caritasen prest gaituzu entzuteko, eta bizi duzun egoera zail horretan laguntza emateko.