
Gabonak hausnarketarako garaia da, harremanak estutzekoa, helburu berriak ezarri eta besteekin eta besteentzat izateko sasoia.
Aldi berean, gure konpromisoa indartzeko garaia ere bada. Konpromisoa hartzea munduan egoteko modu bat delako, bizitza ulertzeko era bat eta pertsona guztien ongizateagatik apustu irmoa egiteko bidea.
Festak xalotasunez eta behar gehien duten pertsonenganako konpromiso aktiboarekin bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, ZURE konpromisoak pertsona askoren bizitzak argitu ditzakeelako.