BAT EGIN GUREKIN, EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO
Programa askotan lagundu dezakezu eta jarduera-mota askotan parte har dezakezu: harrera, lagun-egitea, eskola-laguntza, alfabetatzea, bizitegiak, hainbat lantegi-mota… Eta denetan dugu zeregin bera: pertsonei lagun egiten diegun pertsonak gara.
943 44 07 44

Hauek dira CARITAS ezagutzeko eta zure BOLUNTARIOTZA bideratzen laguntzeko aurrez aurreko hitzaldien datak. Hitzaldi hauetan, zer egiten dugun eta nola egiten dugun azaltzeaz gain, une honetan boluntarioek erakundearen barruan indartzeko beharra duten zereginak ezagutaraziko dizkizugu.
Hurrengo datak:
Martxoaren 11an, osteguna, 17:00etan
Martxoaren 16an, astertea, 12:00etan
Apirilaren 20an, asteartea, 12:00etan
Apirilaren 29an, osteguna, 17:00etan
Maiatzaren 18an, asteartea, 12:00etan
Maiatzaren 27an, osteguna, 17:00etan
Ekainaren 10ean, osteguna, 17:00etan
Ekainaren 15ean, asteartea, 12:00etan
Topaketak, Donostiako Salamanca pasealekuko 2. zenbakiko beheko solairuan izango dira, eta edukiera, 10 pertsonetara mugatua dagoenez, hitzaldirako izena eman behar duzu, edukierari aurre egin ahal diezaiogun.