fbpx Bat egin Gipuzkoako bihotzarekin | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

ZU BEZALAKO 100
PERTSONA BEHAR DITUGU

Caritas Gipuzkoako boluntario sarea osatzeko.

Zure denboraren zati bat besteei eskaintzeko prest eta behar gehien dituzten pertsonen ondoan egon eta entzuteko gogoz zaudeten pertsonak behar ditugu, zu bezalako pertsonak!

Gure boluntarioen sarean sartu nahi baduzu, bete formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Hauek dira CARITAS ezagutzeko eta zure BOLUNTARIOTZA bideratzen laguntzeko aurrez aurreko hitzaldien datak. Hitzaldi hauetan, zer egiten dugun eta nola egiten dugun azaltzeaz gain, une honetan boluntarioek erakundearen barruan indartzeko beharra duten zereginak ezagutaraziko dizkizugu.

Hurrengo datak:
Azaroak 17 10:30 – 12:00
Abenduak 15 10:30 – 12:00
Abenduak 17 17:00 – 18:30

Topaketak, Donostiako Salamanca pasealekuko 2. zenbakiko beheko solairuan izango dira, eta edukiera, 10 pertsonetara mugatua dagoenez, hitzaldirako izena eman behar duzu, edukierari aurre egin ahal diezaiogun.

Zein da zure adina?

Adierazi zein egunetan ematen duzun izena

DONOSTIAN
Hitzaldi informatiboak
Informazio hitzaldiak Salamanca pasealekuko 2. zenbakian izango dira, behegainean.
 

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko oinarrizko informazioa

Arduraduna: DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS Helburua: erakundeak pertsonei arreta emateko dituen programetan boluntarioen parte-hartzea kudeatzea, bere jarduerei buruzko informazioa aldizka bidaltzea eta, hala baimenduz gero argitalpenetan, webgunean eta sare sozialetan ikus-entzunezko materialetan azaltzea. Eskubideak eta informazio gehigarria: Datuen tratamenduari buruzko eskubideak erabil daitezke, tratamendu horri buruzko informazio gehigarriarekin batera, webgunearen pribatutasun-politikan: www.caritasgipuzkoa.org

informazio gehiago