JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK
Webgune honen sozietate titularra DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS da. Hala, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASi dagokio webgune honen edukien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titulartasuna, espreski aurkakoa adierazten denean izan ezik.
Web honen eduki guztiak (hots, adierazpen-izaeraz eta ez-mugatzaileaz: datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testuak, audioak, bideoak eta software) DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASen jabetza dira, espreski aurkakoa adierazten denean izan ezik, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko estatuko eta nazioarteko arauek babesten dituzte.
Beraz, erabiltzaileek edo hirugarrenek ezin izango dituzte eduki horiek manipulatu (aldatu, kopiatu, eraldatu, erreproduzitu, transmititu, egokitu, itzuli, etab.), ez osoki ez partzialki, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASen baimenik ezean, aurkakoa adierazten denean izan ezik.
Webgunean ikus daitezkeen DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASen marka, errotulu, zeinu bereizgarri eta logoen titularra DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS da.
ATARIA ERABILTZEA
Identifikazio-datuak
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, baita merkataritza elektronikoa zuzentzen duten gainerako arauak ere, jakinarazi nahi dizugu DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS dela www.caritasgipuzkoa.org web orriaren jabea.
Ataria erabiltzea
DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta webgune honen edukietara sartzen den bisitariak kalte-galerak eragiten baditu (kalte informatikoak edo beste era batekoak); adibidez, adierazpen-izaeraz: akatsak edo ez-aipatzeak edukietan; atariaren erabilgarritasunik eza; edo birus edo programa kaltegarrien transmisioa edukietan, hori saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu arren.
Hala, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek ezin dezake bermatu sistema informatikoak kaltetu edo eraldatu ditzakeen birusik edo beste elementu kaltegarrik egongo ez denik webgune honen erabiltzailearen fitxategietan edo dokumentu elektronikoetan. Ondorioz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango elementu horiek erabiltzaileei edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalte-galeretan.
Horrenbestez, webgunea erabiltzen duen pertsonak bere gain hartzen du erabilera horren erantzukizuna, eta erantzukizun horren barnean sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa litzatekeen erregistroa.
Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko informazioa ematea. Erregistro horren ondorioz, pasahitz bat emango zaio erabiltzaileari, eta honek pasahitz hori egoki eta konfidentzialki erabiltzeko konpromisoa hartuko du.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek bere atariaren bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa; halaber, adierazpen-izaeraz eta ez-mugatzaileaz, honako hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa:
- a. legearen aurkakoak, zilegi ez diren edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak diren jardueretan erabiltzeko.
- b. eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa, legearen aurkakoa, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza-eskubideen aurkakoa dena zabaltzeko, pertsonaren duintasuna errespetatzen ez duten edukiak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteen eta haurren aurkakoak, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak.
- c. kalteak eragiteko DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASen, haren hornitzaileen edo hirugarren baten sistema fisiko eta logikoetan; informatika-birusak zabaltzeko sarean edo beste sistema fisiko edo logiko batzuetan, aurretik aipatutako kalteak eragin ditzaketenak.
- d. beste erabiltzaile batzuen posta-kontuetan sartzen saiatzeko, haiek erabiltzeko eta haien mezuak eraldatu edota manipulatzeko.
DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek webgunearen bidez zabal ditzaketen iritzien gainean, eta eskubidea izango du, kontuan izanik aurreko paragrafoetan adierazitakoa, desegokiak iruditzen zaizkion iruzkinak eta ekarpenak erretiratzeko.
DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek bere gain hartzen du atarirako eta honen zerbitzuetarako sarrera ukatzeko eskubidea, aurretik abisatu gabe, bere erabakiz edo hirugarren batek eskatuta, erabilera-baldintza orokorrak betetzen ez dituzten erabiltzaileen kasuan.
DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek Zuzenbideak ezartzen dituen egintzak abiarazi ahal izango ditu, baldin eta baldintza hauek betetzen ez badira edo bere ataria desegoki erabiltzen bada.