ETXERIK GABEKO PERTSONAK
Etxerik gabeko pertsonei harrera egin, eta haien oinarrizko beharrei erantzuten diegu, bai eta lagun egiten ere, beren bizi-kalitatea hobetu dezaten eta autonomia pertsonala lortzeko prozesuak has ditzaten, nork bere ahalmenen arabera. Hauek dira laguntzarako zerbitzu edo programak: Laguntza Etxea - Aterpe egunerako eta gauerako - Hotzaldi - Eutsi - Bidelagun
c/ Familia Santuaren kalea, 11 - Donostia
etxegabeak1@caritasgi.org
943 430 388
LAGUNTZA ETXEA (SARRERA)
Eguneko arretarako zentroa
Gizarte-bazterketako edo bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonak egunez artatzeko zentroa da. Bertan, hainbat gizarte-zerbitzu ematen zaizkie pertsona horiei: informazioa, orientazioa, gizarte-heziketako esku-hartzea, eta lagun-egitea, gizarteratzeko prozesuetan. Zehazki, elikagaiekin, higienearekin eta arropa-garbiketarekin lotutako beharrei erantzuten zaie.
Zentro honetan, arlo horretara iritsitako pertsonei harrera egin eta arreta ematen zaie, beren egoeraren balorazio soziala egiteko.
Intxaurrondo kalea, 30 - Donostia - Donostia
eharrera@caritasgi.org
943 291 040
ATERPE, EGUNERAKO ETA GAUERAKO
Eguneko arretarako zentroa
Gizarte-bazterketako edo bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonak egunez artatzeko zentroa da. Bertan, hainbat gizarte-zerbitzu ematen zaizkie pertsona horiei: informazioa, orientazioa, gizarte-heziketako esku-hartzea, eta lagun egitea, gizarteratzeko prozesuetan. Egoteko eta biltzeko gela bat du, eta zenbait beharri erantzuten zaie: elikadura, higienea, arropa-garbiketa, premiazko arropa, erizaintza eta ile-apainketa.
Gaueko harrerako zentroa
Gizarte-bazterketako eta bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonei gauez harrera egiteko zentroa da. Bertan, atseden hartzeko lekua eskaintzen zaie, eta haien elikadura- eta higiene-beharrak asetzen dira. Zentroak 23 ohe ditu, eta komunak, dutxak, kontsigna, jangela eta egongela ere bai.
Familia Santuaren kalea 11 - Donostia
Etxegabeak@caritasgi.org
943 430 388

HOTZALDI
Gaueko harrerako zentroa
Gizarte-bazterketako eta bizitegi-bazterketako egoeran dauden pertsonei gauez harrera egiteko zentroa da. Bertan, atseden hartzeko lekua eskaintzen zaie, eta haien elikadura- eta higiene-beharrak asetzen dira. 47 ohe ditu, eta komunak, dutxak, kontsigna, jangela eta egongela.
Jose Elosegi Alkatearen hiribidea, 6 - Donostia
hotzaldi1@caritasgi.org
943 290 225
EUTSI
Kalteak murrizteko porgrama
Kalteak murrizteko programa honetan, gizarte-heziketako esku-hartzea egiten da, aktibazio pertsonaleko prozesuan dauden pertsonentzat. Lagun-egite sozial trinkoa eskaintzen du, bai eta sozializaziorako espazio bat eta jardueretako areto bat ere, eta elikadura- nahiz higiene beharrak asetzen ditu
Familia Santuaren kalea 11 - Donostia
eutsi@caritasgi.org
943 461 921
BIDELAGUN
Kalean lagun egiteko programa
Es un programa de acompañamiento social en el medio a las personas en situación de exclusión social y residencial.
c/ Sagrada Familia Núm. 11 - Donostia
bidelagun@caritasgi.org
943 461 921