
”Inor Ez Etxerik Gabe” kanpainaren 25. urteurrena ospatu dugunez, egindako ibilbidearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, etxerik gabeko milaka pertsonen duintasunaren eta eskubideen alde eginez, aurpegi zehatz horiek aurrera egiteko adorea ematen baitigute.
CARITAS GIPUZKOAk apustu sendoa egiten du pertsonen eskubideen alde: Etxe duin bat izateko eskubidearen alde. Osasun eskubidearen alde. Gizartebabeseko sistema izateko eskubidearen alde. Etxerik gabeko pertsonek ere eskubideak baitituzte. Beraz, defenda ditzagun!
ESKUBIDEAK EZ DIRA OPARIAK, GIZAKIAREN BEREZKO EZAUGARRIA DIRA
Gizaki oro errepikaezina da, duintasunean bizitzeko eskubidea du eta nazioarteko, nazioko, autonomiako eta tokiko legeriek beren arauetan jasotako giza eskubideak ditu eskura.
Kanpainarekin honakoa lortu nahi dugu:
- - Bistaratu etxerik gabeko pertsonek egunero topatzen dituzten zailtasunak beren giza eskubidea eskuratu eta erabiltzeko (osasuna, etxebizitza, parte-hartzea, gizarte-babesa, etab.)
- - Salatu etxerik gabeko pertsonek pairatzen dituzten eskubide-urraketak.
- - Gogorarazi Giza Eskubideak erantzukizun partekatua direla. Estatuek eta Administrazioek eskubideak bermatu eta garatu behar dituzten arren, haien eskuragarritasuna eta erabilera errazteko inplikatu behar dugu, herritar guztien, gizarte-erakundeen, administrazioen, komunikabideen eta bestelakoen konpromisoarekin.