Mundua gero eta globalizatuagoa dago etengabe aldatzen ari da, eta pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Eta joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira: arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira.
Bereziki kezkatzen gaitu Siriako zoritxarreko gerra horren ondorioz tokiz aldatutakoen eta errefuxiatuen egoerak. Baita Beste herrialdeetakoenak ere, eta Mediterraneoan hildako immigranteez ere oroitzen gara; itxaropenerako bide izan ordez, heriotzarako bide izan diren ontzietan baitatoz.
'Isilune Zirkuluak'etik senidetasun erantzulearen zentzua berreskuratu nahi dugu. Eta hitza ematen dugu gure pertsona eta baliabideak eskaintzen jarraituko dugula, etorkineei harrera egiteko, oraindik iritsi ez diren arren, lehendik gure artean ditugun etorkinak daudelako. Horien bidez jendearen begien aurrean jarriko ditugu gerraren edo gosearen ondorioz bere lurraldea utzi, eta familiak bakarrik utzi behar dituzten guztiak.
Hori dela eta gure lelo hau gogoan izateko gonbita egin nahi dizuego datorren ostegunean, Ekainak 21 arratsaldeko 19.30etan, Donostiako Gipuzkoa Plazan.
MIGRANTEAK ETA ERREFUXIATUAK: DENAK ESKUBIDEDUNAK.
- Tokia:
Gipuzkoa Plaza
20004 Donostia - San Sebastián
Espainia - Hasiera data: 21/06/2018
- Hasiera ordua:
19.30etan
- Amaiera data: dd/mm/aaaa