Etxebizitza, egoitzak eta emakume programak
INFO +
Salamanca pasealekua 2 - Donostia
etxebizitza@caritasgi.org
943 440 744
Gizarte-eraldaketako prozesuan laguntzeko beharra duten pertsonei eta familiei arreta ematen dien arloa.
Zentzu honetan, sailak, gizarte-bazterkeria egoeran dauden eta bizimodu independentea egiteko laguntza-premia desberdinak dituzten pertsonei eta familiei laguntzeko etxebizitza propioen eta egoitza-zentroen sarea du.
Trintxer-Emeki - Sorabilla - Zubia - Miriam
TRINTXER-EMEKI
Gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako egoitza (31 plaza)
Hainbat egoera pertsonal eta sozialengatik gizarte eta etxebizitza-bazterketako egoeran dauden gizon eta emakumeak hartzen eta laguntzen dituen egoitza da.
Zentroak bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi du, gizarte eta hezkuntza-laguntzako prozesuen bitartez, haien gaitasun pertsonal eta sozialak indartuz eta, era honetan gizarteratzeko aukera gehiago izan ditzaten.
Ulia etorbidea 3, Trintxerpe/Pasaia - Donostia
trintxer1@caritasgi.org
943 398 877

SORABILLA
Bizitegi izaerako harrera-etxea (12 plaza)
Bizitegi izaerako harrera-etxe honek bazterketa-arriskuan dauden gizonezko gazteak hartzen ditu bertan bizitzen, eta lagun egiten die sozializazio- nahiz emantzipazio-prozesuan. Gazte horiek gizarteratzea da harrera-etxe honen helburua, eta horretarako darabiltzan tresnak, berriz, lagun egitea, eta heziketa eta lanerako prestakuntza ematea. Egonaldi ertainerako baliabidea da, exijentzia-maila ertain-handikoa, eta oso esku-hartze handikoa.
Sorabilla Auzoa 220 - Andoain
sorabilla1@caritasgi.org
943 300 743


ZUBIA
Etxebizitzarako eta lagun-egite sozialerako programa
Zubia programak CARITAS GIPUZKOAren etxebizitza-sarean aldi baterako ostatu hartzea eskaintzen die –bai eta gizarte-heziketan lagun-egite osoa ere– bizitegia behar duten pertsona eta familiei, baldin eta egoera ekonomiko larrian badaude eta/edo gizarte-egoera ahulean badaude. Gizarte-heziketako lagun-egite oso horretan, pertsonaren esparru guztiak lantzen dira, hainbat tresna eta baliabide lor ditzaten, etxebizitzatik ateratzean bizitza autonomoagoa izateko. Pertsona edo familia bakoitzaren egoera eta prozesua kontuan hartzen da, zer egonaldi-mota izango duen eta zenbat denbora egongo den erabakitzeko, bai eta esku-hartzea zenbaterainokoa izango den erabakitzeko ere.
Salamanka pasealekua, 2, solairuartea - Donostia
etxebizitza@caritasgi.org
943 440744
MIRIAM
Emakumeen arreta osorako programa
GIPUZKOAKO CARITASeko Miriam programan, gizarte-ahultasuneko egoeran dauden emakumeei harrera egin eta arreta ematen diegu. Gure misioa emakumearen sustapen osoa lortzea da, dituen gaitasun eta ahalmenetatik abiatuta.
Giza prestakuntza eta lanerako heziketa egokia emanez, emakumeek ahalduntze pertsonal eta sozial handiagoa lortzea nahi dugu. Horregatik, programa honetan, prestakuntza eta ikaskuntzarako espazioak eskaintzen ditugu, biltzeko, harremanetarako eta hizketarako lekuak.
Kamino Kalea, 3 behea - Donostia
miriam@caritasgi.org
943 291 049