
Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu 50 urte hauetan gure ondoan egon zareten guztiei. Zuen elkartasuna eta maitasuna partekatu duzuenei eta bueltan ezer eskatu gabe ematea zer den erakutsi diguzuenei.
Zuek izan zarete Caritasen zubi eta ardatz, zuek bihotz-zabal eta bihotz oneko. Herriz-herri Gipuzkoako bazter guztietara iristen lagundu diguzue eta denon artean gizarte inklusibo eta irekia, inor baztertzen ez duena, eraikitzea izan dugu helburu.
Denak gara Caritas, etengabeko konpromisoa mantendu duzuen horiek, eta baita ate joka joan garenean zabal-zabalik izan duzuenak ere.