Skip to main content

IZEN SOZIALA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, honako hau jakinarazten dizugu:

www.caritasgipuzkoa.org web domeinuaren enpresa titularra DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS da, honako helbide hau duena: Salamanca pasealekua, 2, 20003 Donostia, Gipuzkoa IFK: G-20057840 Justizia Ministerioaren Erlijio Entitateen Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, atal berezian, 327-SE/C zenbakiarekin.

PERTSONA ERABILTZAILEAK

Atari honetara sartu eta/edo erabiltzen duen PERTSONA ERABILTZAILEAk onartu egiten ditu "Ataria erabiltzea" atalean ezarrita dauden erabilera-baldintzak. Kontuan hartu beharreko baldintzak dira, nahitaez bete beharrekoak diren kontratazio-baldintza orokorrak gorabehera.

DATU PERTSONALAK BABESTEKO INFORMAZIO POLITIKA

Webgune honetatik eratorritako fitxategi automatizatuen arduradun den aldetik, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek datu pertsonalak babesteko eta erabiltzeko bere politikaren berri ematen die bere web orriaren bisitari eta erabiltzaileei. Politika hori erabiltzen dugu erabiltzaile batek datu pertsonalak eskatzen dituen gure webguneko inprimakiren bat betetzen duenean, datu pertsonalak babesteko araudiak ezartzen dituen betebehar guztiak beteta, betiere.

Gure webgunearen erabiltzaileen datu pertsonalak "ERABILTZAILEAK" izeneko fitxategian gordetzen dira, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatutako fitxategian, eta DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS (goian aipatuko IFK eta helbidea dituena) arduratzen da haren tratamenduaz. Soilik behar-beharrezkoak diren datuak eskuratzen dira, kasu bakoitzean erabiltzaileek eskatu duten zerbitzurako ezinbestekoak direnak.

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzen ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko, datu horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendu edo erabilerarik egon ez dadin, egungo teknologia erabilita, datuak babesteko araudiak ezarritakoaren arabera.

ESKUBIDEAK

Erabiltzaileei eskubide batzuk aitortzen zaizkie, eta eskubide horiek erabil ditzakete. Zehazki, datuetan sartzeko eskubidea, datuak ezerezteko eskubidea, datuak zuzentzeko eskubidea eta datuen aurka egiteko eskubidea dira.

Eskubide horiek erabili nahi izanez gero, gutun bat bidali ahal izango da posta arruntaz DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASera (Salamanca pasealekua, 2, 20003 Donostia), edo mezu elektroniko bat (datubabesa@caritasgi.org), nortasun-egiaztagiri bat erantsita, edota erakundeak bere egoitzan dituen inprimakiak bete ahal izango dira.

Esteka honetan eskubide horien eskabide-inprimakiak eskura daitezke.

BORONDATEZKOTASUNA

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek datu pertsonalak ematea borondatezkoa ala nahitaezkoa den jakinarazten die bere web orriaren erabiltzaileei, orriak eskaintzen dizkien zerbitzu eta/edo edukietara sartzeko eta erregistratzeko inprimakietan eskatzen zaizkienean.

Horretarako, erabiltzaileak betetzen duen inprimaki bakoitzean, datuen tratamendurako baldintza partikularren berri ematen dio DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek. Zehazki, honako hauen berri: dagokion datu pertsonalen fitxategiaren izena; datuen tratamenduaz arduratzen den erakundearen helbidea; bere eskubideak erabiltzeko aukera (sartzeko, ezerezteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak); datuen tratamenduaren helburua; eta datuak hirugarren baten esku uzten direnean, lagapen horren helburua.

Gainera, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek, uztailaren 11ko Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, baimena eskatzen dizu zure mezu elektronikoa erakundearen jardueraren merkataritza-, sustapen- edo dibulgazio-helburuetarako erabiltzeko. Hori horrela, gure webgunearen erabiltzaileek, dagokion laukian marka eginez, onartu egiten dute beren datu pertsonalak erabiltzea helburu horietarako, hainbat motatako komunikazioen bidez (e-mail, fax, SMS, MMS edo berehalako mezularitza, komunitate sozial edo gaur egungo edo etorkizuneko beste edozein bitarteko elektroniko edo fisiko), gure erakundeak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako merkataritza- edo dibulgazio-komunikazioa ahalbidetzeko.

DATUAK HIRUGARREN BATEN ESKU UZTEA

Gure web orriaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarren baten esku utzi ahal izango dira, soil-soilik eginkizun legitimoekin zuzenean lotutako erakundearen helburuak betetzeko; zehazki, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASekin lotura duten eta datu pertsonalak eskatzen dituen inprimaki bakoitzean espreski aipatzen diren entitateen esku utziko dira.

ALDIAN BEHIN EGUNERATZEA

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek Pribatutasun Politika alda dezake, legeriak eskatuta edo dagokion araudia betez, politika hori Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edo beste edozein Instituziok emandako aginduetara egokitzeko. Beraz, aldian behin politika hori kontsultatzea aholkatzen diegu erabiltzaileei.

DATUEN EGIAZKOTASUNA

Erabiltzaileek beren datu pertsonalen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna izango dute, eta datu horietan izandako edozein aldaketaren berri emango diote DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASi. Hortaz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango gai honi dagokionez.

ADINGABEAK

Gure webgunearen erabiltzaileak 14 urtetik beherakoak direnean, beren datuen erabilera onartzen duen gurasoen, tutoreen edo lege-ordezkarien baimen idatzia aurkeztu beharko diote DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASi.

Beraz, 14 urte edo gutxiago badituzu, guraso edo tutore baten baimen sinatua behar dugu webgunearen edozein eduki edo zerbitzutan inskribatzeko.