EKINTZA LURRALDEAN
INFO +
943 44 07 44 Salamanca pasealekua 2
lurralde@caritasgi.org
Caritasen ekintza nagusia pertsonei harrera egitea da, haien egoerak entzutea eta gizarteratzeko prozesuan laguntzea.
Arreta hau, batez ere, gure herri eta auzoetako 84 parrokietako Caritasetan oinarritzen da.
Parrokiako Caritasetan garatzen diren ekintzak honako egitekoetan gauzatzen dira:
LEHEN HARRERA
Frantzisko aita santuak gogorarazten digu zer den eta zer izatera deituta dagoen parrokia-komunitatea: komunitateen komunitatea da, egarri direnentzako santutegia, han edan ondoren bidean jarrai dezaten; benetan bat egiteko eta parte hartzeko esparrua da.
Caritasen egiteko nagusia pertsonei harrera egitea da, haien egoerak entzutea, eta gizarteratzeko nahiz lan-munduan sartzeko prozesuan lagun egitea. Harrera hori parrokietako Caritasetan hasten da, batez ere; hau da, gure herrietan eta hirietako auzoetan.
HARRERA ESPEZIFIKOA
Gizarte-langileen talde batek laguntzen du parrokiako harrera-lan horretan, eta egoerarik konplexuenak bere gain hartzen ditu, erakundearen baliabideak koordinatuz eta beste gizarte-erakunde batzuekin elkarlanean arituz.
GIZARTE LANEKO TALDEA
Pertsonei harrera egitea, oinarrizko premietan arreta ematea eta gizarteratze-prozesuan laguntza.
BULTZADA
Eskola-laguntzarako eta -jarraipenerako programa
Programa honen helburua da neska-mutilei beren eskolatzean eta sozializazioan lagun egitea, garapen pertsonal eta sozialerako erabakigarriak diren lehen etapa horiek sendotzeko. Jarduera hauek egiten ditu:
- Bitartekaritza-lana eskolarekin, familiarekin eta haurrekin, haurrek eskolan arrakasta izan dezaten bultzatzeko eta errazteko, hori gizarterako eta lan-munduan sartzeko tresna den aldetik.
- Familientzako informazioa, orientazioa eta aholkularitza, hezkuntzaren eta prestakuntzaren alorrean.
- Gizarte-hezkuntzako jarduerak, banakakoak nahiz taldekoak, neska-mutilen motibazioa eta autoestimua hobetzeko.
Salamanka pasealekua - Donostia
bultzada@caritasgi.org
943 440744
KOMUNITATE-ANIMAZIOA
Kristau komunitatea eta gizartea sentsibilizatzea, baztertuengan aukerak sortzeko.
Talde honek parrokiako komunitatean karitatea bultzatzen laguntzen die parrokietako Caritasei, gizarte-partaidetzaren bidez errealitatea eraldatzeko.
Zertan datza harrera?
Gure egitekoa da sostengua ematea oinarrizko beharrizanak estaltzen laguntzeko, laguntza-prozesu horren bidez pertsonen sustapena, garapena eta parte-hartze aktiboa bultzatzeko.
Harrera eta laguntza topaketa eta elkarrizketa dira, batez ere, beharrizanak dituen pertsonak sentitzen baitu norbaiten sostengua duela, bai beharrizan materialei dagokienez eta bai haren bizitza-proiektuan ere.
Zehazki, zailtasun-egoeran daudenei ematen diegu laguntza eta arreta. Eta sostengu material zein sozialekin erantzuten diegu, haien gaitasunak sendotzeko prozesuan lagunduz.
Caritasen prest gaituzu entzuteko, eta bizi duzun egoera zail horretan laguntza emateko.