ETXEBIZITZA ETA HARRERA-ETXEAK
Etxebizitza oinarrizko baliabidea da pertsonek bizitza duina izan dezaten, eta ezinbesteko tresna ere bai, gizarteratzeko.
Hala ere, gero eta zailtasun handiagoak daude etxebizitza bat eskuratzeko, eta aukera horretatik kanpo geratzen dira gizarte-egoera ahulenean dauden pertsonak eta familiak.
Alde horretatik, Gipuzkoako Caritasek etxebizitza-sare bat du lurralde osoan banatuta, zailtasun bereziak dituzten pertsona eta familia horien bizitegi-beharrei erantzuteko, eta beren egoera pertsonala nahiz familia- eta gizarte-egoera hobetzeko prozesuan lagun egiteko.
Gainera, Gipuzkoako Caritasek bizitegi izaerako hiru harrera-etxe ditu, gizarte-bazterketako egoeran dauden eta inoren mendekotasunik gabe bizitzeko laguntza behar duten pertsonei arreta emateko eta lagun egiteko.
Zubia programa -Trintxer-emeki - Sorabilla
Pº Salamanca 2, Entresuelo - Donostia
etxebizitza@caritasgi.org
943 440744
ZUBIA PROGRAMA
Etxebizitzarako eta lagun-egite sozialerako programa
Zubia programak CARITAS GIPUZKOAren etxebizitza-sarean aldi baterako ostatu hartzea eskaintzen die –bai eta gizarte-heziketan lagun-egite osoa ere– bizitegia behar duten pertsona eta familiei, baldin eta egoera ekonomiko larrian badaude eta/edo gizarte-egoera ahulean badaude. Gizarte-heziketako lagun-egite oso horretan, pertsonaren esparru guztiak lantzen dira, hainbat tresna eta baliabide lor ditzaten, etxebizitzatik ateratzean bizitza autonomoagoa izateko. Pertsona edo familia bakoitzaren egoera eta prozesua kontuan hartzen da, zer egonaldi-mota izango duen eta zenbat denbora egongo den erabakitzeko, bai eta esku-hartzea zenbaterainokoa izango den erabakitzeko ere.
Salamanka pasealekua, 2, solairuartea - Donostia
etxebizitza@caritasgi.org
943 440744
TRINTXER-EMEKI
Bizitegi-izaerako harrera-etxea
Hainbat arrazoi pertsonal direla-eta gizarte-bazterketako eta bizitegi-bazterketako egoeran dauden gizon eta emakumeei bizitegia emanez harrera egiteko eta lagun egiteko etxea da. Harrera-etxe honetan, bertan hartutako pertsonen bizi-kalitatea hobetu nahi da, gizarte-heziketan laguntzeko prozesu baten bidez; horrela, haien gaitasun pertsonal eta sozialak sustatzea da helburua, gizarteratzeko aukera gehiago izan ditzaten.
Ulia etorbidea 3, Trintxerpe/Pasaia - Donostia
trintxer1@caritasgi.org
943 398 877
SORABILLA
Bizitegi izaerako harrera-etxea
Bizitegi izaerako harrera-etxe honek bazterketa-arriskuan dauden gizonezko gazteak hartzen ditu bertan bizitzen, eta lagun egiten die sozializazio- nahiz emantzipazio-prozesuan. Gazte horiek gizarteratzea da harrera-etxe honen helburua, eta horretarako darabiltzan tresnak, berriz, lagun egitea, eta heziketa eta lanerako prestakuntza ematea. Egonaldi ertainerako baliabidea da, exijentzia-maila ertain-handikoa, eta oso esku-hartze handikoa.
Sorabilla Auzoa 220 - Andoain
sorabilla1@caritasgi.org
943 300 743