
Mundua gero eta globalizatuagoa da, etengabe aldatzen ari da, pertsonek batetik bestera joateko aukera handiagoa dute. Eta joan-etorri hoiek gizateria bezain zaharrak dira, arrazoi ekonomikoak, politikoak, gerrak, gizarte edo kultura arloko arrazoiak edo beste edozer dela eta egiten dira.
Bereziki kezkatzen gaitu Siriako zoritxarreko gerra horren ondorioz tokiz aldatutakoen eta errefuxiatuen egoerak, baita Beste herrialdeetakoenak ere eta mediterraneoan hildako immigranteez ere oroitzen gara, itxaropenerako bide izan ordea, heriotzarako bide izan diren ontzietan baitatoz.
Isilune zirkulutik senidetasun erantzulearen zentzua berreskuratu nahi dugu, Eta hitza ematen dugu gure pertsonna eta baliabideak eskaintzen jarraituko dugula, etorkineei harrera egiteko, oraindok iritsi ez diren arren, lehendik gure artean ditugun etorkinak badaudelako. Horien bidez jendearen begien aurrean jarriko ditugu gerraren edo gosearen ondorioz bere lurrak utzi eta familiak bakarrik utzi behar dituzten guztiak.
Hori dela etam gure lelo hau gogoan izateko gonbita egin nahi dizuego datorren ostegunean, Ekainak 21 arratsaldeko 19.30tan, Donostiako Gipuzkoa Plazan.
MIGRANTEAK ETA ERREFUXIATUAK: DENAK ESKUBIDEDUNAK.
- Tokia:
Gipuzkoa Plaza
20004 donostia
Espainia - Hasiera ordua: 19.30h