Izan Fundazioa
1984AN SORTU ZUEN ELIZBARRUTIKO CARITASEK. BERE XEDEA BETE NAHIAN, IZAN FUNDAZIOA PROGRAMA HAUEK GARATZEN ARI DA:
- GIZAKIA HELBURU, drogen kontsumoaren ondorioz sortutako arazoak tratatzeko programa.
- NORBERA, babesgabetasun-egoeran eta/edo arrisku-egoeran dauden nerabeei laguntzeko programa.
Hurkoa Fundazioa
DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK SORTU ZUEN, GIPUZKOAN ADINEKO PERTSONAK ETA/EDO BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTENAK ARTATZEKO, BABESTEKO ETA ZAINTZEKO, BALDIN ETA AHULEZIA-EGOERAN, MENDETASUN-EGOERAN EDO BABESIK GABE BADAUDE. HORRETARAKO:
- Pertsona horien defentsa judiziala eta tutoretza sustatu eta bere gain hartzen du, hala behar dutenean, betiere lehentasuna emanez gizarte- eta familia-laguntzarik ez dutenei.
- Aholkularitza, laguntza eta orientazioa ematen die familiei.
- Ahulezia-egoeran dauden pertsonak artatzen ditu.
Gizaide Fundazioa
GIZAIDE FUNDAZIOA 1997AN SORTU ZUTEN DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK, MARIA ANGLETEN MIRABEEK ETA SALESTARREK, ETA HAU DU HELBURUA: BURUKO GAIXOTASUN LARRI EDO KRONIKOREN BAT IZANIK GIZARTE-BAZTERKETA PAIRATZEKO ARRISKUA DUTEN PERTSONEI BEREN TREBETASUNAK ETA GAITASUNAK GARATZEN LAGUNTZEA, HAIEN AUTONOMIA HANDITZEKO ETA BIZI-KALITATEA HOBETZEKO.
Bere xedea bete nahian, GIZAIDE Fundazioa programa hauek garatzen ari da:
- Buruko gaixotasunen bat dutenentzako eguneko zentroa, 22 plazakoa.
- Bizitegi-baliabideak emakumeentzat.
Hurkoa Zainduz Fundazioa
2013KO ABENDUAN SORTU ZUTEN DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASEK ETA HURKOA FUNDAZIOAK, ETA HELBURU NAGUSITZAT DU BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTEN PERTSONA HELDUEI ETA ADINEKO PERTSONEI ARRETA, ZAINTZA ETA ZERBITZU ESPEZIALIZATUAK EMATEA. EGUNEKO ZENTRO BAT DU, ETA BERTAN, MENDEKOTASUNA DUTEN ADINEKO PERTSONAK ETA HAIEN ZAINTZAILEAK ARTATZEN DITU, BAI ETA BURUKO GAIXOTASUN LARRI ETA KRONIKOAK IZANIK GIZARTE-BAZTERKETA PAIRATZEKO ARRISKUA DUTEN PERTSONAK ERE.
Sarea Fundazioa
DONOSTIAKO CARITASEK SORTUA DA, ETA LANAREN ETA BIZITZAREN ARTEKO ZUBIAK ERAIKITZEN LAGUNDU NAHI DU, LANERAKO PRESTAKUNTZAREN BIDEZ, ORIENTAZIOAREN BIDEZ, ETA PERTSONARI LAGUN EGINEZ. BATEZ ERE, GIZARTE- ETA EKONOMIA-EGOERA AHULEKO TALDEENTZAT LAN EGITEN DU, BIZI-KALITATEAREN, PARTE-HARTZEAREN ETA GIZARTERATZEAREN IKUSPUNTUA AINTZAT HARTUTA. PROIEKTU HAUEK GARATZEN ARI DA: AUKERA: OKUPAZIO-ZENTROA, ETA SUSTAKER: LANBIDE-HASTAPENA.