 
Pasa den astelehenean, CARITAS GIPUZKOAren Betania proiektuko lagunak, Arantzazuko basilikan dagoen 'Aparkatu zure axolagabetasuna' erakusketa, bertatik bertara ikusten izan dira.
Parte hartzaileek, boluntarioek... jakinmin handiz jarraitu dute bisita gidatua.
Dozena erdi guneren eskutik, CARITAS GIPUZKOAk gainditu nahi dituen gizarte bazterkeriako zenbait arazo daude ikusgai (kale gorrian dauden pertsonak, immigrazioa...). Erakusketa ez da boluntarioez ahazten, CARITAS GIPUZKOAren bizkarrezurretariko bat, alegia.
Erakusketa, datorren abuztuak 19ra arte (igandea), Arantzazuko basilikan egongo da ikusgai.
- Tokia:             Arantzazu Auzoa 
 20567 ARANTZAZU
 Espainia
 
            