fbpx Pakita Lizaso: “Ez dezagun ahaztu guztiok anai-arrebak garela”. | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Pakita Lizaso: “Ez dezagun ahaztu guztiok anai-arrebak garela”.
Pakita Lizaso: “Ez dezagun ahaztu guztiok anai-arrebak garela”.
PAKITA

Pakita Lizaso: “Ez dezagun ahaztu guztiok anai-arrebak garela”.
 
 
Hogei urte betetzear zituela, Jesusen Alaben komunitatean sartu zen: jesuitina. Pakita Lizasok (Azpeitia, 1936) Valladoliden irakasle-ikasketak egin ondoren, berak dion bezala, “urtetan” ibili da matematikako irakasle ikastetxe ezberdinetan barrena. Beti izan da boluntariotzaren kide. 
 
 Burlata (Nafarroa) bertatik bertara ezagutzen duzu.
Bai. Begira, garai hartan, komentutik irten, eta fede bizitza berri bat egitea erabaki zen; sei pertsona pisu batera bizitzera joan ginen herritartasunarekin besoz beso lan egiteko. Burlatan urte asko igaro nituen irakasle lanetan.
 
Ez zinen geldirik egon.
Lan egiteaz gain, lehenik komunitatearen eskolan, eta gero Paz Ziganda ikastolan, parrokian ere konprometitu nintzen. Hirurogeita hamargarren hamarkada, oso mugitu eta ederra izan zen. Burlatan 22 urte igaro nituen.
 
Caritasen ere sartu zinen.
Bai. Herrian mugimendu sozial handia egon zen, eta Caritasera hurbildu nintzen; ordurako erakundean kolaboratzen aritua nintzen Iruñean.
 
Erretiroa hartu ostean, Azpeitira itzuli zinen.
Hala da. Nire jaioterrian egonaldi labur baten ondoren, Donostiara joan nintzen  pisu batean komunitatean bizitzera. Egun, Andoainen bizi naiz. Nik diodan bezala, “han hasi nintzen –irakasle– eta han…”.
  
Gipuzkoako hiriburuan, CARITAS GIPUZKOAko Aterpen (Etxerik Gabeko Pertsonen –EGP– egoitza) eta Hurkoan (adineko pertsonak artatzeko, babesteko eta zaintzeko fundazioa) aritu zara boluntario.
Hala da. Jendea laguntzeko asmoz joan nintzen Aterpera; oso esperientzia aberasgarria izan zen. Nire boluntariotzaren hastapenetan ‘Aterpe gaua’ eskaini zidaten. Hau da;  EGPekin egon, eta beraiekin lo egiteko gela.
 
Zenbat lagun egin dituzu Aterpen
EGP asko. Baina, jada, hiru ‘joan’ zaizkit…
 
Nola egin zinen lagun tarteka-marteka ikusiaz?
Hurbiltasunetik. Hots egiten didate eta noizbehinka Donostian kafeak hartzeko geratzen naiz beraiekin: hitz egiten egoten gara…
 
Gizakia Helburun ere aritu zinen.
Uf, zenbat ikasi nuen han! Pilo bat. Hiru urte eman nituen boluntario Donostian zein Iruñean. Bestalde, urtebete eman dut Andoaingo parrokiko Caritasen ere laguntzen: gaztetxoei eskola-laguntza ematen.
 
Asteazkena egun lanpetua izaten da zuretzat.
Goizetan, boluntario aritzen naiz Donostiako CARITAS GIPUZKOAren bulegoetako harreran. Arratsaldeetan Zorroagara joaten naiz. Eta duela gutxira arte, gaua, ‘Aterpe gaua’ pasatzen nuen.
 
Zertara joaten zara Zorroagara (Hurkoa)?
Boluntariotza honetara gonbidatu ninduen pertsonak, zera esan zidan: "Zu, ez duten familiartekoa izango zara". Bi pertsonei bisita egiten diet; beraiekin egoten naiz duela zenbait denbora. Bietako batek 96 urte ditu; hamaika hilabete zituela Erruki-etxean utzi zuten… ‘Ama’ esaten dit. Eta bestea –ni baino gazteagoa–, bere bilobaren argazkiak ikusten gozatzen asko du. 
 
Zer moduz CARITAS GIPUZKOAren bulegoetako harreran?
Txoko hori, nire santutegia da. Oso gustura nago; informazio eske etortzen diren pertsonei harrera egiten diet, telefono deiak erantzuten ditut…
 
Zer da zuretzat harrera?
CARITAS GIPUZKOAra hurbiltzen diren pertsonak, arazo ezberdinengatik jotzen dute bertara. Harrera egitea, adibidez, informazio eske, galdetzera… etortzen den pertsonei, hurbildu eta jaramon egitea da.
 
Emakume izanik, zer da zuretzat erlijioa?
Espiritualtasuna. Erlijioak, lagundu egiten du. Caritas, fedea da. Jainkoaren kuttunenak, pertsona pobreak dira, mundu honetako injustizia guztiak euren bizkar gainean pairatzen baitituzte. Batzuentzat, zaila da hori ulertzea baina ez dezagun ahaztu guztiok anai-arrebak garela. 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.