fbpx Ikuspegia misia eta balioak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Egitekoa, ikuspegia eta balioak

Pertsonek bizi duten gizarte bazterketa eta ahultasun egoeretan jarrita begiak zabaldu ditugu eta ikusi dugu pertsonek behar handiak dituztela duintasunez bizi ahal izateko.

Errealitatearen kontenplazio izpiritu horrekin, Caritas Gipuzkoak gogoeta egin du bere gizarte ekintzaren inguruan, dituen baliabideak hobetzeko eta egokitzeko, eta Gipuzkoan, eta baita munduko beste edozein lekutan ere, baztertuak eta gizarte egoera ahulean dauden pertsonei eta familiei arreta eman eta lagundu ahal izateko, gizartea eraldatzeko xedearekin betiere.

Egitekoa

Caritas Gipuzkoak, elizan karitatea erakusteko eta antolatzeko, kristau elkarteen bidez bere gain hartzen du lurreko pertsona eta herri pobretuei arreta eskaintzeko egitekoa, pertsonen eta herrien garapen integrala bultzatzeko eta gizartea eraldatzeko konpromisoarekin, mundu justu eta zuzenagoa eraikitzeko, azken batean. Konpromiso bikoitz hori aurrera eraman ahal izateko, Caritas Gipuzkoak halako funtsezko printzipio batzuetan jartzen du arreta, elizaren gizarte doktrinan oinarrituta.

Ikuspegia

Caritas Gipuzkoak berri ona izan nahi du pertsona eta herri pobretuentzat, eta horrenbestez, erakunde osoa, langileak eta boluntarioak, eta haiekin batean, eliza gipuzkoar osoa, prest dago helburu bikoitz hori, hauxe da, berri ona izateko eta jainkoaren erreinua bilatzeko helburuak lortzeko konpromisoarekin denbora, harremanak eta baliabideak eskaintzeko. Caritas Gipuzkoak erreferentzia erakundea izan nahi du gizarte eremuan, kristau elkarteekin eliza eraiki, pertsonei eta herriei lagunduz, bizi diren eta bizikide diren lekuetan. Horrenbestez, arreta emango die gizarte beharrei eta pertsonen eta herrien gizarte eskubideak defendatuko ditu, haiek urratzen diren lekuetan eta momentuan. Itxaropen eta elkartasun zeinu izango da Caritas pobreziaren aurkako borrokan, eta pertsona eta herri ahulenen ahotsa izango da, betiere gizarte parte hartzea bilatuz pertsonaren zentralitatearen elementu nagusi gisa

Balioak

Anaitasuna
Jainkoaren semeak eta alabak gara, gainerako pertsonekin harremanak izaten ditugu eta komunitatea osatzen dugu, hertsiki lotzen gatzaizkio gure anaien eta arreben bideari.

Doakotasuna
Geure burua gainerako pertsonei eskaintzeko eta zerbitzatzeko modua. Doan jaso duguna doan eman behar dugu.