HASIBERRIAK

HASIBERRIAK. OINARRIZKO PRESTAKUNTZA
Boluntariotza lanaren garapena hobeto ulertzeko tailerra, CARITASen nortasunean (IZAERAn) eta gizarte ekintza ereduan (EKITEKO ERAn) sakontzea ahalbidetzen duena.
Oinarrizko ikastaroa da, eta Caritasen boluntario izan nahi duen pertsona orok egitea beharrezkoa da.
Helburuak
- Caritas Gipuzkoaren balore nagusiak eta antolaketa ezagutzea.
- Caritasen gizarte-ekintzaren eredua ezagutzea: akonpainamendua.
Edukiak
1. saioa: Caritas Gipuzkoaren balio nagusiak eta antolaketa ezagutzea.
2. saioa: pobreziaren eta gizarte-bazterketaren gizarte-errealitateetara hurbiltzea. Akonpainamendu soziala Caritasen.
3. saioa: Akonpainatzen ditugun talde sozialetara hurbiltzea. Laguntzeko jarraibideak eta gakoak.
Metodologia
Azalpenetarako espazioak tartekatuko dira, hainbat materialen eta talde-lanaren bidez, gogoeta egiten eta edukiak barneratzen laguntzeko.
Nori zuzentzen zaio
Boluntario berriak eta parte hartu nahi duen oro.
Hizlariak
Boluntariotza eta Gizarte Animazio arloak, eta baita bitartekaritza egiten hainbat arlo.
Iraupena
6 ordu. Bi ordutako hiru saio guztira.
Egutegia
Data hauek Donostiara prestakuntza jasotzera joan daitezkeen boluntarioentzat proposatzen dira.
- Apirilak 11, 18 eta 25 10.00etatik 12.00etara (OSTEGUNAK)
- Maiatzak 16, 23 eta 30ean 16:30etik 18:30era (OSTEGUNAK)
- Ekainaren 5, 12 eta 19an 10:00etik 12:00era (ASTEAZKENAK)
- Irailak 11,25 eta urriak 2 10.00etatik 12.00etara (ASTEAZKENAK)
- Azaroak 7,14, 21 (OSTEGUNAK)
Arrasate eta Azpeitian beste data batzuk proposatuko dira, boluntario berrien eta ordutegiaren arabera.
Non?
Salamanca pasealekua 2 (Donostia)
Izen ematea
Ekainaren 18ra arte.