fbpx Ibilian 2023 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

IBILIAN 2023

Ireki dugu jada IBILIAN 2023an parte hartzeko izen-emate epea, irailaren 29 eta 30ean ospatuko duguna, "Baina, azken finean, zer da akonpainatzea deitzen dugun hori? Caritasen Gizarte Ekintza Eredua eraikitzen" lelopean. Irailaren 27ra arte eman dezakezu izena.

Beste behin, ikasteko eta elkarrekin hausnartzeko ez ezik, elkar ezagutzeko eta jarduteko balio digun topaketa honekin ematen diogu hasiera ikasturteari. Hots, bere inguruaz gertatzen denari buruz kezkatzen den komunitatea eraikitzeko.

Oraingo honetan, eta Caritas Gipuzkoak Plan Estrategiko berria eratzen ari dela kontutan hartuta, akonpainamenduaren gaiari heltzea garrantzitsua iruditu zaigu, hitz horrek, akonpainatzeak, zer zentzu duen azaltzeko Caritasen Gizarte Ekintza Ereduaren testuinguruan. Asko aritzen gara honen inguruan, gure senaz baliatzen gara, baina, askotan, zalantza ugari sortzen zaizkigu gizarte-akonpainamendu hau nola burutzearen inguruan.

Honengatik, hausnarketa, eztabaida eta lana bultzatzeko pista batzuk ematen saiatuko gara, IBILIANen bertan eta gero, lantaldeetan. Caritas izatea dago jokoan, hau da, behar materialak asetzeaz haratago (elikadura, etxebizitza, lana edota hezkuntza...), topaketaren kultura eta senidetasun unibertsala bultzatzen duen erakundea izatea. Gogoeta honetan, Paco Aperador, Caritas Españolako Inklusio taldeko kideak lagunduko gaitu.

Topaketa Azpeitian izango da, Loiolako Espiritualtasun Etxean. Eskarien arabera, hiru autobus-linea eskainiko ditugu joan-etorrirako:

Programa

Ikusi programa

Materialak

Materiala I

Materiala II

Materiala III