fbpx Topaki 2024 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Topaki 2024
Topaki 2024
topaki24

300 pertsona inguru bildu ginen martxoaren 9an, larunbata, Topaki 2024an, Caritas Euskadiren boluntarioen elkartzea bultzatzen duen prestakuntza-jardunaldian. Komunitate abegikorra izan eta egin" lelopean, Caritas Gipuzkoak izan zuen antolakuntzaren ardura oraingo honetan, beraz, topaketa Irungo Ficoban egin zen.

 

Lehenengo harrera Fernando Prado Donostiako elizbarrutiko gotzainak egin zuen, komunitate abegikor baten izaera azpimarratuz. Honen ondoren, Maite Sebalek (Caritas Euskadiko presidenteak), José Ramón Aramendik (Caritas Gipuzkoako zuzendariak) eta Nuria Alzagak (Irungo Udaleko Ongizate zinegotziak) hartu zuten hitza. Jardunaldian Caritas Bizkaia, Caritas Vitoria eta Caritas Gipuzkoako zuzendaritzen ordezkariak izan ziren. 
 

 

Topakiren lehen formazio-saioa Imanol Zuberoren esku egon zen, UPV-EHUn Soziologian doktore eta teologoa. Hitzaldi hurbil eta erraza egin zuen, baina kontzeptuetan eta praktikara eramateko aukeretan aberatsa. Zuberok bere ikuspegitik komunitate abegikor batek izan behar dituen ezaugarriak garatu zituen. "Harrera bateraezina da alde batek bestearen gaineko boterea erabiltzearekin; maitasunez betetako ekintza emozionala da. Hartzea ez da jasotzea, ezta aukeratzea ere; ezin dugu aukeratu nor hartu. Harrera jarrera samariarra da. Ekintza espirituala da". Oinarri horiek ezarri ondoren, hausnarketarako galdera egin zuen: "Gaur egun, nortzuk ez gara harreran hartzen ari?". Zuberok azpimarratu zuen abegikorra izan nahi duen komunitate bat "malgua" izan behar duela, eta "norberarengandik aldentzeko eta harreran hartzen duenari lekua egiteko kikiltzeko prest egon behar duela”.

 

Topakiren bigarren prestakuntza-saioa Migueli Marínek gidatu zuen. Kantautoreak bere ibilbide musikala eta gizarte-kalteberatasuneko eta bazterketa-arriskuko egoeran dauden pertsonei laguntzeko lana uztartzen ditu. Emanaldian zehar, Miguelik bertaratutakoen parte-hartzea dinamizatu zuen Caritasen identitate-elementuak indartzen zituzten abesti eta leloekin, baita Zuberok emandako edukiak: borondatezko ekintzaren indar eraldatzailea, harrera, entzutea, zaintza, irribarrea, enpatia, prestasuna, konpromisoa eta itxaropena garai zailetan. Ikasteko unea izan zen, baina baita dibertitzeko unea ere.

 

Topaki 2024 "Komunitate abegikorra izan eta egin" topagune aberasgarria izan zen eta Ficobako galerian bazkaria partekatuz amaitu genuen. 

 

Imanol Zuberoren hitzaldi eta Migueliren emanaldi osoak jarraian aurkituko duzun bideoan entzun ditzakezu.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.