fbpx Azpeitia: hurrengo informazio-saioak | Caritas Gipuzkoa Skip to main content
Azpeitia: hurrengo informazio-saioak
Azpeitia: hurrengo informazio-saioak
cartel_genérico_azpeitia

Apirilean Azpeitian izango gara boluntario izateko informazio saioa eta Atzerritartasun Legearen inguruko tailerra eskaintzen.

 

· BOLUNTARIO IZATEKO INFORMAZIO-SAIOA

Zure denbora beste pertsona batzuei eskaini nahi badiezu, Caritasen boluntariotza nola ulertzen dugun jakin nahi baduzu, jakin-mina sentitzen baduzu baina zure lekua den argi ez baduzu, gure lan-esparruak ezagutu nahi badituzu, zalantzak argitu nahi badituzu, hurbil zaitez! Apirilaren 9an, 10:00etan, konpromisorik gabeko hitzaldi informatibo batera deitzen zaitugu Azpeitikoko parrokiako lokaletan (Pérez Arregi, 3).

Hori bai, bertaratzeko, aldez aurretik izena emateko eskatzen dizugu:

BOLUNTARIOTZA IZEN-EMATEA

 

· "ATZERRITARTASUN LEGEA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK" TAILERRA

Azpeitiko bigarren hitzordua apirilaren 16an da, 18:00etan. Egun honetan "Atzerritartasun legea: oinarrizko kontzeptuak" tailerra eskainiko dugu. Saio horretan, araudi honen puntu garrantzitsuenak azalduko dizkizugu, eta gure inguruan ditugun pertsonei eta errealitateei nola eragiten dien. Interesgarria izan dakizuke eremu sozialean lan egiten baduzu, baina baita migratzaileei laguntzen badiezu edo zure bizilagun batzuek bizi duten egoera hobeto ezagutu nahi baduzu ere. Tailerrak bi orduko iraupena izango du: ordubeteko hitzaldia gure aholkulari juridikoaren eskutik, eta bigarrena gure inguruko egoerak aztertzeko. 

Kasu honetan Basazabal jauregian izango da tailerra (Enparan kalea, 18) eta antolaketa errazteko, izena ematea ere eskatzen dizugu:

ATZERRITARTASUNA IZEN-EMATEA

 

Bertan espero zaitugu.

 

 

Egin dohaintza edo elkartu gure lanarekin

Elkarlanean aritu gure herri eta hirietan behar gehien duten pertsonei laguntzeko. Zure ekarpenak lagun ditugun pertsonen eta familien bizitza hobetzen du. Elkarrekin gizarte justuagoa eraikitzen dugu.