Saltatu nabigazioa

1. Fasea - Ikus

Descripción de la imagen
1. FASEA: IKUSI
ZER DATORKIGUN ETA NOLA ARI GAREN ALDATZEN

Cambiar el idioma EU - ES

1. Infografia - Ikusi

Infografia deskarga dezakezue irudiaren eskuineko goiko izkinan sakatuta edo bestela dokumentuak izeneko erlaitzetik jaitsi. Bertan ageri dira boluntariotzaren egungo errealitatearen 10 joera garrantzitsuenak.

1. Bideoa - Ikusi

Bideoa deskarga dezakezue irudiaren eskuineko goiko izkinan sakatuta, dokumentuak izeneko erlaitzetik jaitsi edo hemen ikusi. Bideo horrek labur adierazten ditu infografiaren edukiak, eta material lagungarri gisa erabil daiteke fase hau aurkezteko orduan.

1. Formularioa - Ikusi

Taldeak partekatutako informazioarekin, datu-bilketaren inprimakia osatuko dugu. Garrantzitsua da fase honetan lan egin duen talde bakoitzak formularioa betetzea. Pertsona berak hainbat espaziotan parte har dezake, eta, beraz, hainbat formulariotan jaso daiteke bere hitza. 

Beherago bete dezakezu edo esteka honetan.




Saio presentziala - Ikusi

Gipuzkoako Caritasen Boluntariotza Plana egiteko lehen prestakuntza-saioa, 2024/04/23an burututakoa. Espainiako Caritaseko idazkari nagusi ohi Sebas Moraren eta barnekotasunean aditu dan Elena Andresen ekarpenak entzun genituen.

Saio presentzialean egindako ekarpenen sintesia:

1. Fasea - Ikusi - Ekarpenen sintesia





Burututako ekintzak

  • 2024-02-09
    Bilera telematiko bat egin zen TEAMSen bidez, eta ia kolektibo guztietako 80 pertsonak parte hartu zuten, apaizek, enpresek eta Caritasek lagundutako pertsonek izan ezik. Plana diseinatzeko parte-hartze prozesu honen hasiera azaldu zen, eta planaren gako guztiak eskaini ziren. Kolektibo guztiak prozesuan aktiboki inplikatu nahi dira, boluntariotzari buruz duten ikuspegiak duen garrantziagatik.
  • 2024-02-23
    Aurrez aurreko jardunaldia egin zen, Espainiako Caritasen oinarrizko dokumentua abiapuntu hartuta. Sebastian Morak eta Elena Andresek parte hartu zuten bertan. Deitutako talde guztietako 90 pertsona inguruk parte hartu zuten, enpresak, hezkuntza mundua eta laguntzen ditugun pertsonak izan ezik.
  • 2024-02-23
    Otsailaren 23ko aurrez aurreko jardunaldiaren bideoak argitaratu ziren. Oso iradokitzaileak dira eta gure erakundeko boluntariotzaren etorkizuna aztertzen jarraitzen laguntzen digute. Bideoaren lotura.

eXeLearning-ekin egina (Leiho berria)