fbpx GIZA ESKUBIDEAK ETA KRISIA | Caritas Gipuzkoa Pasar al contenido principal
GIZA ESKUBIDEAK ETA KRISIA
GIZA ESKUBIDEAK ETA KRISIA
Giza eskubideak eta krisia

Urtarrilaren azken txanpan Tolosako Hirukide ikastetxeak antolaturiko mahai inguruan parte hartu zuen Caritas Gipuzkoak. Badira urteak, eskolan, Bakearen Astea ospatzen dutela. Aurten gaia eta edukiak zabaldu dituzte Giza Eskubideen inguruan hainbat atal landuz. Ikasgeletan sakontzeaz gain, interesgarria iruditu zitzaien, Tolosan, herritarrei, zerbait eskaintzea. Eta puri-purian dagoenez, gaur egungo krisia oso gai egokitzat jo zuten Giza Eskubide, eta hauen urraketarekin lotzeko. Hau guztia mahai-inguru baten bidez egitea deliberatu zuten. Horretarako, gai honetan adituak diren erakunde eta pertsonak gonbidatu zituzten.

Koldo Casla, Arartekoaren ordezkaria; Pako Garmendia, Deustoko Unibertsitateko soziologiako irakaslea, eta Fatima Otegi (lehen harrera) eta Jon Sardon (etorkinak) Caritaseko partaideak, “Giza eskubideak eta Krisia” mahai-inguruan parte hartu zuten. Moderatzaile lanak, Loiola Etxeko, Manu Arruek egin zituen.

Krisiaren zergatiak, sortu diren egoerak -"krisiaren aurpegi berriak"- eta nondik norakoaren hausnarketa sakona izan ziren mahai- inguruaren ildo nagusiak. Horrekin batera, eman beharreko pausoak, ikusten diren irtenbide edo konponbideak -maila pertsonalean zein gizarte mailan- aztertu ziren. Lau hizlarien hausnarketaren ondoren, entzuleek galderak egiteko, iritziak adierazteko aukera izan zuten. Hots, guztion arteko solasaldi batekin eman zitzaion amaiera "Giza Eskubidak eta Krisia" mahai inguruari.

 

HAZ UNA DONACION ó ASOCIATE CON NUESTRA LABOR

Colabora para ayudar a las personas que más lo necesitan de nuestros pueblos y ciudades. Tu aportación mejora la vida de las personas y las familias que acompañamos. Juntos construimos una sociedad más justa.