URTARRILAREN 31: 'ALOKAIRUEI BURUZKO GAIETAN LAGUNDU ETA ULERTZEA'

URTARRILAREN 31: "ALOKAIRUEI BURUZKO
GAIETAN LAGUNDU ETA ULERTZEA"
Legediak pertsonen bizitzako alderdi asko biltzen ditu, baita laguntzen diegunen bizitzetan ere; atzerritartasun legea, erroldatzea, alokairuen erregimena… Ikusten eta artatzen ditugun errealitateak dira, bai parrokietako Caritasetan, bai pertsonei laguntzeko zentro eta programetan.
Beharrezkoa da gai horiek ulertzea, pertsonei laguntzeko: informazio egokia eman, haiei orientabideak ematen jakiteko edo zailtasun handieneko egoeretan daudenak bideratzeko... Gogoan izan, halaber, gure eginkizuna laguntzea dela eta CARITAS GIPUZKOAk duen zerbitzu juridikora jo dezakegulaBeharrezkoa da gai horietako batzuk gutxi bada ere ulertzea, pertsonei laguntzeko, informazio egokia emateko, haiei orientabideak ematen jakiteko edo zailtasun handieneko egoeretan daudenak bideratzeko. Gogoan izan, halaber, gure eginkizuna laguntzea dela eta Caritas Gipuzkoak duen zerbitzu juridikora jo dezakegula.
Helburuak
- Indarrean dagoen legediaren alderdi batzuei buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk ulertzea: atzerritartasun legea, erroldatzea, etab.
- - Gizarte arloko boluntario eta teknikari “laguntzaileak” garen aldetik, zalantzak eta egoerak partekatzea, aholkularitza juridikoaren eginkizuna Caritasen programa horretan baitago.
Metodologia
Erabiltzen diren Power-ak edo gaiari buruz argitaratutako material zehatza banatuko dugu.
Hartzaileak
Boluntarioak edota kontratatuak, interesa dutenak eta laguntza sozialean ezagutza horiek behar dituztenak.
Hizlaria
ABODULAYE GUEYE Gipuzkoako Caritaseko aholkulari juridikoa.
Iraupena
Tailerreko gai bakoitzak bi ordu iraungo du; hilabete bakoitzeko azken asteartean izango da; zortzi saio, hau da, 16 ordu guztira. Saio bakoitzak gai bat landuko du.
Egutegia
17:00etatik 19:00etara (2 ordu).
2022ko iraila, urria eta azaroa egin ditugu.
Urtarrilaren 31: "Alokairuei buruzko gaietan lagundu eta ulertzea”.
Otsailaren 28a
Martxoaren 28a.
Apirilaren 25a.
Maiatzaren 30a.
Tokia
Miriam (Camino kalea 3, Donostia).
Oharrak
Saioetan gai desberdinak landuko ditugu, eta, beraz, bakoitzak dituen interesen arabera eman dezake izena.