fbpx ATERA ETEKINA ZURE MUGIKORRARI | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

ATERA ETEKINA ZURE MUGIKORRARI

KZGUNEArekin adostutako proposamen honekin, 2024-2025. ikasturteko prestakuntza-programari hasiera emango diogu gure gaitasun digitalak hobetzeko helburuarekin. Oraingo honetan, hain zuzen, sakeleko telefonorekin dugun trebetasuna hobetzearen alde egiten dugu, egunerokoan gehien erabiltzen dugun tresna baita.

Prestakuntza hiru moduluk osatzen dute, jarraian edo banan-banan egin daitezkeenak. Horien datak eta edukiak karteletan ikus ditzakezu.

Prestakuntza hau soldatapeko langileei zein boluntarioei zuzenduta dago eta, bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Honez gain, zure lantaldean ikastaro honen berri emateko eskatzen dizugu. Beharbada, prestakuntza horretan interesa izan dezaketen pertsona lagunduak ere kontuan hartu eta bideratu ditzakezu.

Egutegia

DONOSTIA

- WhatsApp. Berehalako mezularitza zure telefonoan: Irailak 17, 18 eta 19

- Android sekreturik gabe: Irailak 24

- Zure eguneroko bizitza erraztuko dizuten aplikazioak: Irailak 25

Prestakuntza 16:00etatik 18:00etara eskaintzen da Donostian, EGIAKO KZGUNEAn (Baztan kalea 21, Egia Kultur Etxea, 3. solairua).

 

BEASAIN

- WhatsApp. Berehalako mezularitza zure telefonoan: Urriak 9, 10 eta 11

- Android sekreturik gabe: Urriak 16

- Zure eguneroko bizitza erraztuko dizuten aplikazioak: Urriak 17

Prestakuntza 16:00etatik 18:00etara eskaintzen da Beasainen, Oria pasealekuko 12an, 1. solairuan.

Irailaren 11ra arte Donostiako prestakuntzarako izena emateko esteka, urriaren 2ra arte Beasaingo prestakuntzarako.