BIDETIK 2023
Datorren otsailak 4an, larunbata, Santa Ageda bezpera, Donostiako Seminarioan, BIDETIK 2023 ospatuko dugu. Jardunaldia Soziokaritatezko Pastoraltzak, hau da, Osasun eta Espetxea pastoraltzak, eta CARITAS GIPUZKOAk antolatu dute.
Jardunaldiaren izenburua “Gure eguneroko bizitzan iparra nola ez galdu” izango da, eta bertan, bizizikasi pedagogian sakonduko da. Hau da, bizitza eta bizikidetza zentzu etikoarekin hobetu ahal izatea.
Ikasturte honetako tesiaren oinarrizko lau puntuak, bat datoz pedagogia horren oinarrizko beste hainbeste ikaskuntzekin.
Gure bizitzako esperientzietatik abiatuta, jardunaldiak giltzak eskainiko ditu gure eguneroko zailtasun eta erronken aurrean hobeto bideratzeko.
Egitaraua
- 10:00 Ongi etorria eta otoitza.
- 10.15 Jardunaldiaren aurkezpena eta dinamika.
- 10.30 “Gure eguneroko bizitzan iparra nola ez galdu”.
- 10:45 Muga onartu. Teoria eta norbere lana.
- 11:15 Atsedenaldia.
- 11.45 Eskerrona bilatu. Teoria eta norbere lana.
- 12:15 Kontzientziari entzun. Teoria eta norbere lana.
- 12.45: Giza duintasuna kokatzea. Teoria eta norbere lana.
- 13:15 Talde-lana.
- 14:00 Jardunaldiaren amaiera.