fbpx Boluntarioen datu pertsonalak babestea | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Inprimaki honetan emango dituzun datu pertsonalak "BOLUNTARIOAK" izeneko fitxategian gordeko dira. Fitxategi horren titularra DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITAS da, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatua dago. Datu horiek beharrezkoak dira DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASek alor zehatz honetan egiten dituen eragiketetarako.

Erakundeak helburu zehatz honetarako soil-soilik erabiliko ditu datu horiek, eskainitako zerbitzuaren kalitatea hobetzea xede duten helburuez gainera.

Datu pertsonal hauek ezin izango dira beste inoren esku utzi (pertsona edo erakunde publiko edo pribatu), nahiz eta, DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASeko boluntario bihurtzen zarenean, baimena eskatuko zaizun zure datu pertsonalak erabiltzeko.

Era berean, gure webgunearen erabiltzaileek, dagokion laukian marka eginez, onartu egiten dute beren datu pertsonalak publizitate-komunikazioak bidaltzeko erabiltzea, egungo edo etorkizuneko bitarteko elektroniko edo fisikoen bidez, erakundeak eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuekin lotutako merkataritza- edo dibulgazio-komunikazioa ahalbidetzeko.

Baimen hori noiznahi erretiratu ahal izango da, idatzi bat bidalita helbide elektroniko honetara: datubabesa@caritasgi.org.

Erabiltzaileak bere datuen egiazkotasuna bermatzen du, eta DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASi datuetan izan daitekeen edozein aldaketaren berri emateko konpromisoa hartzen du. Gainera, jakitun da datu pertsonalei dagozkien sartzeko, ezerezteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideez, Datuak Babesteko Lege Organikoaren arabera, eta eskubide horiek erabil ditzake, idatzi bat bidaliz DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASen "DBLO eskubideak" unitatera (Salamanca pasealekua, 2, 20003 Donostia), posta elektronikoaren bidez datubabesa@caritasgi.org, nortasun-egiaztagiri bat erantsita, edota erakundeak bere egoitzan dituen inprimakiak betez. Esteka honetan eskubide horien eskabide-inprimakiak eskura daitezke.

DONOSTIAKO ELIZBARRUTIKO CARITASen betebeharra da datu pertsonalak isilpean gordetzea eta beste pertsona fisiko edo juridiko baten esku ez uztea (Herri Administrazioak barne), legeak ezartzen duenean edo erabiltzaileak baimena ematen duenean izan ezik.

Gainera, datuen segurtasunerako neurriak hartzeko konpromisoa ere hartzen du, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera (datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendua onartzen duen dekretua).

Aurrekoa gauzatzea baimena ematearen mende dago, azaldutako moduan, klik eginez DPLO informazioaren oinean dagoen laukian, beharrezkoa inprimaki honen xedea den jarduera betetzeko.