fbpx Eguberriko kanpaina 2025 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

Noizko, bada,
Gabon zoriontsuak
mundu osoan...

“Gure inguruan pesimismoa gailendu dela dirudi; badirudi pertsonak ez direla gai ezta beren buruari galdetzeko ere zer egin dezaketen historiaren ibilbidea aldatzeko”.
León XIV. aita santua

EGIN DOHAINTZA

Argiz apaindutako kaleetan, iragarkietan, urte-amaierako topaketetan eta festa zaratatsuetan oinarritutako Eguberri “fabrikatu” batekin ezin gara konformatu. Fededunok Jesusen iragarpena berritzera deituak gaude. Baina gaur, haren jaiotza ospatzeak gure mundu zauria begiratzera behartzen gaitu: gerrek eta indarkeriak eragindako sufrimendua pairatzen duten hainbeste herri, ihes egitera eta erbesteratzera behartuta dauden familia asko, eta pobrezian, bakardadean edo etsipenean murgilduta bizi diren pertsona ugari.

Errealitate honen aurrean jarrera desberdinak har ditzakegu, eta Leon XIV.a aita santuak honela ohartarazten du: “Gure inguruan, ia mundu osoan, pesimismoa eta ezintasun-sentsazioa gailendu direla dirudi. Pertsonak ez dira gai ezta zer egin dezaketen ere galdegiteko, historiaren norabidea aldatzeko”. Haren hitzek gogorarazten digute ez garela etsipenaren menpe gelditu behar: beti dago gure mundua hobetzeko zerbait egiteko aukera, gure inguru hurbilean bada ere.

Horregatik, itxaropena bizirik mantendu nahi dugu, gure munduan dagoen onari ere arreta jarri, eta ez utzi negatibotasunak arrastara eramaten. Gure ingurunea pertsona guztientzat atseginagoa, duinagoa eta gizatiarragoa bihurtzeko lan egitea da helburua.

Gogo eta espiritu horrekin, Caritas Gipuzkoak hainbat jarduera prestatu ditu data hauetarako, sentsibilizatzeko, partekatzeko eta, batez ere, komunitatea sortzeko: komunitate bero, hurbil eta abegikor bat. Zuri ere gonbidapena luzatu nahi dizugu, anima zaitez eta bat egin gurekin.

 

 

ABENDUAK 18: GABONETAKO OSPAKIZUNA

Aurten, ospakizun bateratua egin dugu, ekitaldi bakar batean Aterpek egin ohi duen eukaristia ospatuz. 

Meza amaitzerakoan, parte-hartzaile bakoitzak olio botila txiki bat jaso zuen, baltsamo, zaintza eta bedeinkapen zeinu gisa, olioaren zentzu biblikoa elkartuz, arintze, sendatze eta Espiritu Santuaren erakusgarri. Opari xume honek pertsona bakoitza bere eguneroko ibileran igurztua eta lagundua izateko desioa irudikatzen du, komunitatean babesa eta samurtasuna erakutsi nahian.

Ospakizun honek elkarri jaiak zoriontzeko ere balio zigun, data hauei komunitatean hasiera emanez.

Gora joan

ABENDUAK 18: KONTZERTU SOLIDARIOA

Gabonetan huts egiten ez duen beste hitzordu bat Caritas Gipuzkoaren aldeko kontzertu solidarioa da. Emanaldian Mariaren Bihotza abesbatza, EMEBE Txiki abesbatza eta Donostiako Udal Txistulari Taldea aritu ziren. Gipuzkoako Errioxaren Etxeak babestutako ekitaldi honetan bildutako dohaintza guztiak Caritas Gipuzkoaren gizarte-ekintzetara bideratuko dira.

Errezitaldia eguberrietako kanta klasiko eta garaikidez osatuta egon zen, eta taldeak Alain Aierdi (Mariaren Bihotza abesbatza), Aitor Arozena (Donostiako Udal Txistulari Banda) eta Edurne Loyarte (EMEBE Txiki abesbatza) zuzenduko zituzten, San Ignacio gabonetako magiaz eta soinuz berriro betez. Hainbeste familiaren tradizioa bihurtu den hitzordu honetan, berriro txiki geratu zen parrokia.

 

Gora igo

 

ABENDUAK 22-30: TAUPA-BIRA

“Zure konpromisoak Gabonak argitzen ditu” lelopean, Taupa-bira ekimenak gipuzkoar askoren urte berriko nahiak eta asmoak bildu ditu. Caritasen Gabonetako zuhaitza Errenterian, Elgoibarren, Zumarragan, Tolosan eta Zumaian egon da aurten, bertako herritarren berotasuna jasoz.

Musikak eta dantzek lagundu diote herritarrak sentsibilizatzea eta gure inguruko pobreziaren errealitatea hurbiltzea helburu duen ekimen honi. Elkarrizketa eta adiskidetasun espazio berriak sortzeko esperientzia berria izan da, partekatzen duguna urruntzen gaituena baino gehiago dela erakutsi duena. Edo beste modu batean esanda, elkarrekin bidegabekerien aurka borrokatu eta errealitatea eraldatu dezakegula.

Gora igo

URTARRILAK 5: OPIL SOLIDARIOA

Urtarrilaren 5eko hotz itzelak ez zuen eragotzi Opil Solidario tradizionala boluntarioen, langileen, erabiltzaileen eta Donostiako eta Gipuzkoako familia askoren topagune bihurtzea.

Beste urte batez, Gozoa artisau gastronomia gozoaren elkarteak emandako 1.500 opil-zatiak agortu genituen, aurkezpena eta egun horretako magia zaintzen laguntzen diguten hainbat enpresaren laguntzarekin. Gureak-en txokolate beroak, musikak eta dantzek ere lagundu ziguten goizeko goxotasuna mantentzen, topaketa bultzatuz.

Hemendik, Caritas Gipuzkoako boluntarioen inplikazioa eskertu nahi dugu, beren mimo eta maitasun guztia jartzen baitute ekitaldi hau aurrera atera dadin, opilak jasotzetik hasi, prestatu eta saltzeraino. Beti, irribarrea ahotan izanik.

Opil Solidarioaren salmentarekin bildutako dohaintza guztiak Caritas Gipuzkoaren gizarte-ekintzari laguntzeko erabiliko dira.

Gora igo

QUIERO COLABORAR

En Caritas Gipuzkoa recogemos calcetines y toallas nuevas y útiles de higiene por Navidad. Son productos destinados a Hotzaldi y Aterpe, dos centros en los que pernoctan a diario personas sin hogar.

Si quieres colaborar organizando una recogida en tu centro escolar, empresa, asociación de vecinos, etc, no dudes en ponerte en contacto con Caritas Gipuzkoa. Recogemos calcetines y toallas, pero también jabón, esponjas, compresas, cepillos y pasta de dientes, espuma de afeitar, cuchillas… También son de utilidad prendas deportivas de vestir: pantalones de chándal, sudaderas, camiseta, o ropa interior nueva.

También puedes hacer un donativo económico que se destinará a financiar las distintas áreas y proyectos en que trabaja Caritas Gipuzkoa.
Bizum: 38029