fbpx EMAKUMEEI LAGUNTZEN. FORMAKUNTZA, BERDINTASUNA LANDU ETA INDARKERIA PREBENITZEKO | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

EMAKUMEEI LAGUNTZEN. FORMAKUNTZA, BERDINTASUNA LANDU ETA INDARKERIA PREBENITZEKO

NOLA LAGUNDU BERDINTASUNEAN

Berdintasuna funtsezko balioa da Elizaren Gizarte Doktrinan: zerikusi zuzena du duintasunarekin eta justiziarekin, eta eskubideetarako sarbidea neurtzen du (babesa, enplegua, etxebizitza, osasuna, partaidetza…).

Balio horiek guztiek bideratzen dute Caritasen gizarte-ekintza, eta, beraz, kezkatu egin behar gaitu gizon-emakume guztiek bizitzan zehar beren gaitasun guztiak garatu eta eskubide guztiak eskuratu ahal izateak. Emakumeek bizi dituzten errealitateak, ordea, oso urrun daude berdintasuna lortzetik, are gehiago gizarte-bazterketa sufritu eta pobrezian bizi direnak.

Horregatik eskaintzen dugu prestakuntza-tailer hau, berdintasunaren kontzeptura oso oinarritik hurbiltzeko, eta hobeto ulertzeko indarkeria matxistaren egoerak nahiz gizartean bazterturik dauden emakumeek pairatzen dituzten babes gabezia handieneko egoerak. Besteak beste, ez da gauza bera kalean lo egiten duen gizon edo emakume bat.

Helburuak

Metodologia

Material teoriko-praktikoa, azalpen-bideoak, txostenak, kasuen analisia, edukiei buruzko gogoeta pertsonala eta kolektiboak. Azken saioan, gure gizarte-ekintzaren inguruko erronkak biltzea proposatuko dugu, horretan sakontzen jarraitzeko.

Hartzaileak

Boluntarioak edo/eta pertsona kontratatuak, interesa dutenak eta laguntza sozialean ezagutza horiek behar dituztenak.

Hizlaria

DAITEKE berdintasunerako aholkularitza.

Iraupena

Tailerrak 10 orduko iraupena izango du, bi ordu eta erdiko lau saio, hain zuzen ere.

Egutegia

16:30etik 19:00etara

Urtarrilak 30, astelehena
Otsailak 13, astelehena
Martxoak 13, astelehena
Ekainak 6, asteartea

Lekua

Salamanka pasealekua 2 behea (Donostia).

Oharrak

Taldea, gehienez ere, 15 lagunekoa izango da, hurbileko egoerei buruz lan egin eta gogoeta egiteko. Saio guztietan parte hartzeko konpromisoa eskatzen dugu.