Gabon hauetan, gure txartel solidarioekin zoriondu.
Caritas Gipuzkoako ekintza soziala finantzatzeko erabiliko da bildutako dirua.
Aurten, Caritas Gipuzkoak Gabonak zoriontzeko txartel solidarioak eskaintzen dizkizu. 10 aleko sortetan (txartela + gutun-azala) daude salgai, 15 eurotan.
Txartel hauen salmentarekin bildutakoa Caritasen ekintza soziala finantzatzera bideratuko da, gure hainbat programa eta zentrotan: parrokietako harrerak, Hotzaldi, Trintxer-Emeki, Bidelagun, Aterpe, Sorabilla, gaztelaniako eskolak, Miriam emakumeen programa, Zubia etxebizitza programa, eskola-laguntza, Lamorus lanbide tailerra, Altza-Baratzako baratzeak... Eta egunero ehun boluntario ingururen laguntzarekin gauzatzen diren beste hainbat ekintza.
Txartel hauen bidez, zuen etxeetara itxaropen, elkartasun eta konpromiso mezua helarazi nahi dugu, amesten dugun aldaketaren parte izatera gonbidatuz.
Eskerrik asko, Gabonetan ere, gure gizartean premia gehien duten pertsonak gogoratzeagatik!
Nola eros ditzaket nire Gabonetako postalak?
Partikular gisa, 10 postaleko sortak erosi ditzakezu 15 eurotan Caritas Gipuzkoaren egoitzan, Salamanca pasealekua 2, Donostian. Ordainketa zuzenean bulegoan egin dezakezu.
Idatz, elizbarrutiko liburudendan ere, eros ditzakezu zure gabon-txartelak.
Ordainketa egiteko beste aukera batzuk edo zalantzak argitzeko, jar zaitez gurekin harremanetan 943 44 07 44 telefonoan edo gabonak@caritasgi.org helbide elektronikoan.
Eskerrik asko!
Enpresa gisa, 10 postaleko sortak eskaintzen dizkizugu, 15 eurotan. Eskaera beheko formularioa betez egin dezakezu. Ordainketa transferentzia bidez edo kontu-zordunketaren bidez egin dezakezu.
- Lehenengo kasuan, transferentzia ondorengo kontuetako edozeinetan egin dezakezu. Ez ahaztu kontzeptu gisa GABONETAKO TXARTELAK adieraztea eta ordainagiriaren kopia gabonak@caritasgi.org helbidera bidaltzea.
KUTXABANK: ES58 2095 5001 01 1060551735
LABORAL KUTXA: ES77 3035 0075 45 0750000958
CAIXABANK: ES52 2100 5608 34 0200106577
FIARE: ES11 1550 0001 21 0005422720
- Kontu-zordunketa aukeratzen baduzu, formularioaren bidez zure datuak eman, mesedez.
Kasuan kasu, 4 sorta (40 postal, 60 euro) edo gehiago erosten badituzu, doan eramango dizugu eskaria. Banaketa abenduaren 2tik 5era bitarteko astean egingo da. Ordainketa edo bidalketa alternatiba gehiago behar izanez gero, jar zaitez Caritas Gipuzkoarekin harremanetan: 943 44 07 44 edo gabonak@caritasgi.org.
Eskerrik asko!