fbpx Ibilian 2022 | Caritas Gipuzkoa Skip to main content

IBILIAN 2022

IBILIAN 2022

Bi urteren buruan, azaroaren 4an eta 5ean, CARITAS GIPUZKOAko boluntarioek, berriz ere Gogartetxean (Loiola, Azpeitia Ibilian (PDF) ekimenean parte hartu zuten.

Migrazioen nondik norakoa eta Elizaren Doktrina Sozialaren gakoak hobeto ezagutzeko asmoz -Caritasek migrazioekiko duen begirada eta ekintza- boluntarioek, migrazioen aurrean egin beharrekoa eta aurrera atera beharreko jardunbide egokien garrantzia aztertu zuten.

Jardunaldian, errealitate horiek nola lagundu behar ditugun landu zen. Hots, lau aditzetan oinarrituta: Hartu, Babestu, Sustatu eta Gizarteratu.

 

Sergio Barciela, Espainiako Caritaseko migrazio-taldeko kidea izan zen Ibilianen, eta alderdi hauetan sakondu zuen:

Pertsona migratzaile eta errefuxiatuei dagokionean, zer errealitate bizi ditugu gure lurralde eta taldeetan?

Erronka handiak migrazioan eta babeslekuan (alderdi etikoak, Europar Batasuna eta Espainia) (Bideoa).

Migratzaile eta errefuxiatuei buruzko estereotipoak bertan behera uztearen garrantzia:

Fratelli Tutti: berri ona migratzaile eta errefuxiatuentzat.

Kultura arteko bizikidetzaren erronkak.

Nor geratzen da kanpoan?

Harrera-komunitateak

Migrazioen eremuan, datorren astean egingo diren bi topaketetara gonbidatu nahi zaitugu: