Datorren ekainaren 1ean, larunbata, 2023ko Caritas Gipuzkoaren memoria aurkeztuko dizuegu erakundearen urteko batzarrean.
Asanblada 10:00etan hasiko da Seminarioan eta bertan, Iglesia Viva aldizkariko presidentea, Carlos García de Andoin, eta Ellacuría Fundazioko zuzendaria, Maixabel Albizu, izango ditugu gurekin. 2024-2027 urteetarako diseinatu dugun Plan Estrategikoa bultzatzen duten baloreen inguruko elkarrizketa interesgarria eskainiko digute. Batzarrean bertan ere, dokumentu honen ildo nagusiak azalduko dizkizuegu.
Bileraren antolakuntza ona bermatzeko, arren, zuen parte-hartzea honako galdetegiaren bitartez baieztatzea eskatzen dizuegu: