Eskubeltz scout taldeko gazte talde batek Caritas Gipuzkoako lanaldietan parte hartu du uda honetan. Uztailaren 15etik 21era bitartean, Aterpe, Trintxer-Emeki, Lamorus, Altza-Baratza, Hotzaldi, Bidelagun eta Gizaide zentro eta programak ezagutzeko aukera izan zuten, baita boluntariotza lehen esperientzia bizitzeko ere.
Neska-mutil hauen lana 'erabiltzaileei akonpainatzea' izan da, baita 'sukalde, garbiketa edo baratzeko lanetan laguntzea ere'. Bizipen 'oso positiboa eta aberasgarria' izan dela diote, 'errepikatuko' luketeena. Azaldu digutenez, hainbat arrazoi dute hau bezalako boluntariotza jarduerak gomendatzeko. 'Aurreiritziak ezabatzeko, pertsona ahulenei zerbitzu bat emateko eta errealizazio pertsonal gisa balio du' azaldu du auzolandegietako parte-hartzaileetako batek.
Beraien bizipenak ezagutu nahi al dituzu? Bideo honetan zuzenean azaltzen dizkigute: